Igandean itxiko da udako igerilekua

Ostiralean puzgarriak eta txokolatada izango dira

Datorren igandean (hilak 13), udako igerilekuak aurtengo denboraldiari agur esango dio. 

Itxi aurretik, baina, festa giroan ospatuko da denboraldi bukaera. Datorren ostiralean (hilak 11), puzgarriak eta txokolatada izango dira haurrentzat (16:00etatik aurrera puzgarriak; 18:00etan, txokolatada). 

Erabiltzaile kopuruaren aldetik, uda ona izan da. Udako hilabeteetan, eguraldi oneko egun asko izan direla alde izan da aurtengoan.