Ireki da Kuadrillategin izena emateko epea

Irailaren 25ean hasiko dira saioak

Ireki da Kuadrillategin izena emateko epea. Hizkuntza propioa duen koadrila, ondo pasatzeko eta lagun mordoa egiteko aukera bikaina.

Ikasturte berrian eskualdeko lau herrietan (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) gauzatako da egitasmoa. Oiartzunen, DBH 1 eta DBH 2. ikasmailetako gazteek eman ahal izango dute izena.

Euskaraz ongi pasatzeko gogoa dutenek osatzen duten koadrila honetan denen artean prestatutako gustuko ekimenak egiten dira, irteera bereziak, egunpasak, asteburupasak... eta beste herrietako gazteekin elkartzen dira.

Izena nork bere ikastetxean eman dezake du horretarako banatuko diren izen-emate orriak beteta eta ikastetxean bertan entregatuta. 

Oiartzunen, saioak irailaren 25ean hasiko dira. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak dinamizatzen du egitasmoa herrian.