Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen
jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula.
Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika hemen.
Goizeko 09:30ean: Zabor bilketa herrian zehar, gaztetxoei eta familiei irekia.
Goizeko 10:30ean: Zaborra bildu ondoren, hamaiketako txikia Kaskazuri Plazan. Antolatzaileak: Abaraxka, Bazterrak Txukuntzen eta Elizalde Guraso Elkartea.
Goizeko 11:00etan: Jasotako hondakinekin, sormen tailerra: zabor erraldoi txikia Kaskazuri Plazan.
Eguerdiko 12:00etan: Oiartzungo Herri Musika Eskolakoen eta Erraldoi Txikien kale-bueltak. Antolatzaileak: Soinuenea Fundazioa, Abaraxka, Bazterrak Txukuntzen eta Elizalde Guraso Elkartea.
Eguerdiko 12:00etan: BERTSO JAIALDIA, txosnagunean. Jone Uria Albizuri, Jon Maia Soria, Onintza Enbeita eta Igor Elortza Aranoa. Gai-jartzaile: Ander Lizarralde. Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
Eguerdiko 12:30ean: KANTU KANTARI. Kantuzale den orok herri-kantuen sorta ederra abesteko aukera izango du herriko kaleetan barrena. Denak gonbidatuta! Antolatzailea: Lartaun Abesbatza.
Arratsaldeko 18:00etan: 31. ARIN-ARIN ETA FANDANGO TXAPELKETA, gaztetxoentzat Beheko Plazan. Gipuzkoa osoko dantzariak, 14 urtetik beherako neska-mutilak, Lartaun Txistulari Taldearen doinuekin dantzan. Antolatzailea: Aldeguna Elkartea.