Udalak hirigintza saileko administrari lanpostua aldi baterako betetzeko beharra du, izan ere, udaleko lan-poltsa agortu da.
Lanbidetik kudeatuko da lan eskaintza hau. Eskaerak aurkezteko epea 2026/10/16etik 2026/10/22ra, biak barne.
Eskaera Lanbideren bidez edo eskaera orokorraren bidez aurkeztu behar da.
Baldintzak:
- Batxiller tituloa edo teknikoa
- Euskara C1 maila.
Informazioa eskuratzeko: 943490142 (128 luzapena)
- LAN-POLTSA ONARTZEA ETA JAKINARAZPENA
Alkate Dekretuz lan-poltsa onartu da, izangaiek administrazio publikoetan emandako zerbitzuengatik egiaztatutako merezimenduak kontuan hartuta. Horretarako, lehenik eta behin, hirigintza-arloan eskuratutako lan-esperientzia baloratu da, eta, ondoren, administrazio publikoetako gainerako lan-esperientzia.
Administrazio publikoetan aldez aurretik zerbitzurik eman ez duten izangaiak ez dira lan-poltsan sartu.
Lan-poltsa honek izaera subsidiarioa izango du, eta Udalak egun indarrean duen lan-poltsa agortzen denean soilik erabiliko da.
Lan-poltsaren onarpena interesdunei jakinaraziko zaie, legez ezarritako epearen barruan.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika