Deialdi honen xedea da Xanistebanetako laguntzaileak hautatzea, 2025eko jaietan lana egiteko (abuztuaren 2tik 7ra), goiz, arratsalde eta gauetan 8 orduko lanaldia jaietako eremura sarbidea zaintzeko xedez.
Baldintzak:
-18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan.
- Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan (2025eko abuztuaren 2tik aurrera)
- Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe itzatea.
- B2 euskara maila. Egiaztagiririk ez duenari elkarrizketa egingo zaio zozketa egunean (uztailaren 21ean 15:00etatik aurrera). Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Eskakizun hau betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira udalean elkarrizketa bat edukitzeko. Aurreko hala izanik ere, ez dute azterketarik egin beharko B2 edo baliakidea egiaztatua duten pertsonek eta aurreko jaietan helburu bererako, eginiko euskara-froga gainditu zutenek.
Hautaketa irizpideak:
2025eko uztailaren 21ean zozketa egingo da, arratsaldeko 15:00etan udaletxeko pleno aretoan.
Zozketara bertaratzen direnen artean hautaketa egingo da eta interesunak ikasketa ziurtagiria eraman beharko dute, baita euskara egiaztagiria ere, baldin badute.
Nola egin eskaera?
- 2025eko uztailaren 7tik 18ra, biak barne.
- Udaleko erregistro elektronikoaren bidez edo HAZ bulegoan eskaera eginez (kasu hauetan eskaera-orria eredu normalizatuan) edo Lanbideren bidez lan eskaintzan parte hartuz (esteka hemen: www.lanbide.euskadi.eus)
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika