- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizio askearen bidez administrari lanpostuari dagokion administrazio orokorreko eskalako administrarien azpieskalako bi plaza betetzeko deialdia eta oinarriak.
- ONARPENA: 2024ko azaroaren 21eko 1771/2024 Alkate Dekretua.
- GAOn ARGITALPENA: 2024/11/28, 230 zk.
- BOEn ARGITALPENA: 2024/12/06, 294.zk.
- IZENA EMATEKO EPEA:
Hasiera data: 2024ko abenduaren 9a.
Amaiera data: 2025eko urtarrilaren 9a.
- BEHIN-BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2025/02/17, 31 zk.
Gaurko GAOn argitaratu da behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin duten pertsonen artean baztertua izan denik ez badago ere, 10 egun balioduneko epea izango dute, parte hartzeko eskaera egin eta onartuen zerrendan onartutako hautagai modura agertu ez diren pertsonek erreklamazioak aurkezteko, bere kasuan.
Behin-behineko zerrenda behin betiko zerrendatzat hartuko da, ebazpen hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lanegunetik zenbatzen hasita hamar laneguneko epean erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Erreklamaziorik aurkeztuko balitz, ebazpen berri batean onartu edo baztertuko litzateke, non behin betiko zerrenda onartuko den. Ebazpen hau ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, Udaletxeko iragarki-taulan eta udaleko www.oiartzun.eus web orrialdean argitaratuko da.
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrendaren aurka erreklamazioa epea: 2025/02/18tik 2025/03/03ra (biak barne).
Oposizio faseko lehen ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko martxoaren 28an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
GAOn argitaratutako iragarkian, gaztelerazko bertsioan, akatsa atzeman da eta GAOra iragarkia berriro bidali da.
— Lehenengo ariketa. Ezagutza teorikoen proba, nahitaezkoa eta baztertzailea.
I. eranskineko gai-zerrendarekin zerikusia duen galdera-sorta bati erantzun beharko zaio, erantzun alternatiboekin. Epaimahai kalifikatzaileak ofizioz baliogabetu ahal izango ditu erantzun alternatiboko galderak, horretarako arrazoiak daudela ikusten badu.
Epaimahaiak, proba hasi aurretik, erabakiko du gaizki erantzundako erantzunak zigortzen diren ala ez.
Gehienez 10 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 5 puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak.
Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezarriko du, eta erabaki hori publiko egingo du.
- ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN BETIKO ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2025/03/24, 56 zk.
Gaurko GAOn argitaratu da behin betiko onartuen eta baztertuen zerrenda.
- Lehenengo ariketaren inguruko informazioa argitaratu berri da.
Ariketa 55 galderako galdetegi bat da izango da (50 galdera gehi erreserbako beste 5). Ordezko galderak gainerakoak bezalaxe tratatuko dira. Gogoratu soilik erabiliko direla (koadernotxoan adierazitako ordena berean) lehen 50 galderetakoren bat baliogabetzen bada.
2 ordu emango dira ariketa egiteko.
Ariketa honen gehieneko puntuazioa 10 puntu da, eta gutxienez 5 lortu beharko dira gainditzeko.
Argitaratu da azterketaren eranzun orria, bi aldeetatik.
Epaimahaiak erabaki du erantzun okerrengatik galdera bateko puntuazioaren laurdena kentzea.
Argitaratu berri dira lehenengo probari dagokion azterketa eta erantzun zuzenen orria.
- LEHENENGO ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK, ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA ETA BIGARREN ARIKETAREN DATA, LEKUA, ORDUA ETA EZAUGARRIAK ZEHAZTEA
Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzak onartu dira (5 puntu lortu behar dira ariketa gainditzeko) eta argitaratu dira.
Lehenengo ariketaren behin-behineko emaitzen aurka 10 egun balioduneko erreklamazio epea irekitzea: 2025eko apirilaren 1etik 2025eko apirilaren 14ra, biak barne.
Irekian argitaratu da sarbidearekin dauden arazoak konpondu bitartean.
- BIGARREN ARIKETAREN DATA, LEKUA, ORDUA ETA EZAUGARRIAK ZEHAZTEA
Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data, ordua eta tokia zehaztea: 2025eko maiatzaren 7an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
Bigarren ariketa ezagutza teoriko espezifikoen proba, nahitaezkoa eta baztertzailea da, eta II. eranskineko gai espezifikoei buruzko galdera-sorta bati idatziz erantzutean datza.
55 galderako galdetegi bat da izango da (50 galdera gehi erreserbako beste 5). Ordezko galderak gainerakoak bezalaxe tratatuko dira. Gogoratu soilik erabiliko direla (koadernotxoan adierazitako ordena berean) lehen 50 galderetakoren bat baliogabetzen bada. Erantzun okerrengatik galdera bateko puntuazioaren laurdena kenduko da.
2 ordu emango dira ariketa egiteko.
Gehienez 30 puntu emango dira, eta gainditzeko gutxienez 15 lortu beharko dira.
Epaimahaiak, kontuan izanda eskatu daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila, horien nortasuna jakin baino lehen, proba gainditzeko behar den gutxieneko puntuazioa ezarriko du, eta erabaki hori publiko egingo du.
Gorarazten da hautagaia batek gaitegi espezifikoaren 24. eta 25. gaiak (24. gaia. Kreditu aldaketak: Kontzeptua, motak eta izapideak, eta 25. Gaia. 25. Aurrekontuak betearaztea: Gastu eta Dirusarreren faseak) zein legeditan oinarritzen diren argitzeko eskatu zuela, eta epaimahaiak argitu zuela abenduaren 19ko 21/2003 Foru Arauan arautzen direla aipatutako bi gaiak.
- GARRANTZITSUA! BIGARREN ARIKETAREN DATA ALDATZEA
Oposizio faseko bigarren ariketa egiteko data aldatu behar izan da, Arrasateko Udalak administrari lanpostuari dagokion 6 plaza betetzeko hautaketa prozesuko lehenengo proba egun berean aurretik deitua zuelako.
Bigarren ariketa 2025eko maiatzaren 8an izango da, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1). Hautagaiak nortasuna legez egiazta tzen duen dokumentua dutela bertaratu beharko dute.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika