Ur zerbitzuko betekizun anitzetarako ofizial baten premiazko beharra

Premiazko egoera bati aurre egiteko eta udal lan-poltsa (berriki onartutakoa) agortu delako, Udalak lan-eskaintza hau egiten du, ur-zerbitzuko betekizun anitzetako ofizialaren lanpostua aldi baterako betetzeko premiari erantzuteko, gutxi gorabehera hilabetez. Lan-eskaintza hori Lanbideren bidez izapidetuko da.

  

  • Eskaera aurkezteko epea: 2024/05/10etik 2024/05/14ra. 

Eskaera Oiartzungo Udalean eskaera orokorraren bidez edo Lanbiden argitaratuko den lan-eskaintzaren bidez aurkeztu behar da.
 

  • Baldintzak:

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulazioa izatea edo titulua baliokidea izatea edo eskuratzeko eskubideak ordainduta izatea.

- B motako gida-baimena indarrean izatea.

- Euskara: 2. HE. 

  • Informazioa eskuratzeko: 943110410