UR ZERBITZUKO BETEKIZUN ANITZETARAKO OFIZIALAREN LANPOSTUARI DAGOKION PLAZA

- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez ur zerbitzuko betekizun anitzetarako ofizialaren lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako ofizioetako langileak motako plaza bat betetzeko deialdia.

- ONARPENA: 2022ko azaroaren 29ko Tokiko Gobernu Batzarra.

- GAOn ARGITALPENA: 2023/01/26, 17 zk.

- BOEn ARGITALPENA: 2023/02/14, 38 zk.

- IZENA EMATEKO EPEA:

  Hasiera data: 2023ko urtarrilaren 27a. 

  Amaiera data: 2023ko martxoaren 14a.

- LEHENENGO ARIKETAREN A) ATALARI DAGOKION PROBA PRESTATZEKO GALDERA-SORTA ESKURAGARRI DAGO (Hautaketa prozesuaren 8.4 oinarria).

- BEHIN BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2023/05/30, 103 zk. Erreklamazioa epea: 2023/05/31tik 2023/06/13ra (biak barne).

       PROBAK:

  • Oposizio faseko lehen ariketaren 1.A atala: 2023/06/20, goizeko 9:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1).
  • 1.A) azterketari dagokion erantzun zuzenen txantiloia argitaratzen da.
  • 1.A) azterketaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira.

    Erreklamazio epea: 2023/06/23tik 2023/06/29ra, biak barne.

  • Oposizio faseko lehen ariketaren B atala: 2023/09/21, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1).

  • 1.B) azterketa eta erantzun zuzenen orria argitaratu da. 

  • Epaimahaiak Ion Aitor Alberdi Diaz hautagaiari lehenengo ariketaren A) atala 2023/09/19an egiteko erabakia hartu zuen eta  1.B) azterketa egitera deitua izan da. 

  • Lehenengo  ariketaren B) atalari dagokion azterketaren behin-behineko emaitzak onartu, argitaratu eta erreklamazio epea irekitzeko erabakia hartu da.

           Erreklamazio epea: 2023/09/22tik 2023/09/28ra, biak barne.

  • Lehenengo  ariketaren (A eta B atalak) behin betiko  emaitzak onartu eta argitaratu dira.
  • Bigarren ariketa egiteko deialdia egiten da, 2023ko urriaren 27rako. Egun horretan hautagai guztiak egon behar dute Makutso bidea, 5ean, goizeko 9:00tan. 

    Proba egiteko hurrenkera bertan zehaztuko da, zozketaren bidez. Neurriak hartuko dira hautagaien artean probaren berri ez izateko.

    Bigarren ariketaren ezaugarriak honako hauek dira:

    Ezagupen praktikoko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea da.

    Epaimahaiak erabakiko dituen ariketa praktiko bat edo batzuk egingo dira, lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasunak ebaluatzeko, hirugarren oinarrian adierazitako ataza eta funtzioekin bat etorriz.

    Gehienez 50 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 25 puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak.

    Aurrekoa gorabehera, epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila kontuan hartuta, haien nortasuna ezagutu aurretik, gutxieneko nota (25) aldatu eta ariketa gainditzeko eska daitekeen gutxieneko puntuazioa ezarri ahal izango du, eta erabaki hori publiko egingo du.

    Epaimahaiak erabakiko du zein motatako azterketa egin behar den, baita azterketa hasi aurretik zein zuzenketa eta balorazio irizpide finkatu behar diren ere.

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTU ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKI DA.

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzak aztertuta epaimahaiak erabaki du oinarrietan jaso den aurreikuspenari jarraiki (epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila kontuan hartuta, haien nortasuna ezagutu aurretik, gutxieneko nota (25) aldatu eta ariketa gainditzeko eska daitekeen gutxieneko puntuazioa ezarri ahal izango du), bigarren ariketa praktikoa gainditzeko gutxieneko nota 20 puntuan ezartzea.

Argitaratu dira emaitzen aurka erreklamazioak aurkezteko 5 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2023ko urriaren 30etik azaroaren 6ra, biak barne.

- BIGARREN ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ONARTU ETA ALEGATUTAKO MERITUAK AURKEZTEKO EPEA IREKI DA.

Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzen aurka ez da erreklamaziorik aurkeztu eta beraz, behin betiko emaitzak onartzea, eta argitaratzea erabaki da.

Oposizio fasea gainditu duten hautagaiek egiaztatu dute euskarako 2. hizkuntza eskakizuna dutela, beraz, hautagai hauek aldez aurretik alegatutako merezimenduak egiaztatzeko 5 egun balioduneko epea dute: 2023ko azaroaren 10etik 16ra, biak barne.

- LEHIAKETALDIAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA

Epaimahaiak alegatutako eta egiaztatutako merezimenduen balioespena egin eta lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak onartu ditu.

Hautagaiek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko eta beharrezkoak diren zuzenketak egiteko: 2023ko abenduaren 4tik 19ra, biak barne.

MERITUEN BEHIN BETIKO BALORAZIOA ETA AZKEN KALIFIKAZIOAK ONARTZEA  ETA IZENDAPEN-PROPOSAMENA EGITEA

Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzen aurka ez da erreklamaziorik aurkeztu eta beraz, behin betiko emaitzak onartzea eta argitaratzea erabaki da.

Bestalde, Alkate andreari proposatu zaio Galder Nogues Fernandez izendatzeko ur zerbitzuko betekizun anitzeratarako ofizial lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako ofizioetako langileak motako plaza bat betetzeko. 

Izendapena burutu aurretik, proposatutako hautagaiak aurkeztutako ditu, gaurtik hasita 10 laneguneko epean, baldintzak betetzen dituela adierazten duten jatorrizko egiaztagiriak, alegia, deialdian parte hartzeko oinarrietan eskatu direnak, eta lehiaketa fasean baloratutako merituenak.

Azkenik, onartu da proposaturiko hautagaiari jarraitzen dieten guztiekin zerrenda osagarria (lan-poltsa).

- 2023ko abenduaren 22an abenduaren 20ko erabakian akats aritmetikoak daudela ohartuta, berriro argitaratzen da, abenduaren 20ko erabakia.