- DEIALDI MOTA: Lehiaketa-oposizioaren bidez argiteria espezialitateko betekizun anitzetarako ofizialaren lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako ofizioetako langileak motako plaza bat betetzeko deialdia.
- ONARPENA: 2022ko azaroaren 29ko Tokiko Gobernu Batzarra.
- GAOn ARGITALPENA: 2023/01/26, 17 zk.
- BOEn ARGITALPENA: 2023/02/14, 38 zk.
- IZENA EMATEKO EPEA:
Hasiera data: 2023ko urtarrilaren 27a.
Amaiera data: 2023ko martxoaren 14a.
- LEHENENGO ARIKETAREN A) ATALARI DAGOKION PROBA PRESTATZEKO GALDERA-SORTA ESKURAGARRI DAGO (Hautaketa prozesuaren 8.4 oinarria).
- BEHIN BEHINEKO ONARTUEN ETA BAZTERTUEN ZERRENDA: GAOn argitaratuta 2023/05/30, 103 zk. Erreklamazioa epea: 2023/05/31tik 2023/06/13ra (biak barne).
PROBAK:
1.A) azterketaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira.
Erreklamazio epea: 2023/06/23tik 2023/06/29ra, biak barne.
Oposizio faseko lehen ariketaren B atala: 2023/09/20, goizeko 10:00etan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan (Madalensoro, 1).
1.B) azterketa eta erantzun zuzenen orria argitaratu da.
Erreklamazio epea: 2023/09/21etik 2023/09/27ra, biak barne.
- LEKUA: Usurbilgo Lanbide Eskola. De Etarte Bidea, 20160 Zubieta.
Hautagaiek A eraikineko harrera nagusian egon behar dute deitutako orduan (lehenengo taldeak 14:00tan eta bigarrenak 16:00tan).
- HAUTAGAIEK ERAMAN BEHARREKOA
Nahi duenak ekar ditzake bihurkinak eta guraizea arruntak (elektrikarienak).
Bihurkinak:
Ez dakarrenari emango zaizkio.
- LEHENENGO TALDEA HONAKO HAUEK OSATZEN DUTE (14:00TAN EGON BEHAR DUTENAK DIRA)
LEHENENGO TALDEA | |
ABIZENAK ETA IZENA | NA |
IBARGUEN LEGORBURU AITOR | ***7422** |
PETRICORENA ARBELAIZ AITOR | ***5651** |
SOLABERRIETA ZELAIARAN BEÑAT | ***6613** |
OTAEGI OLAETXEA JOSEBA BINGEN | ***7574** |
HERRERO EMEZABAL ALEXANDER | ***7560** |
GIRON LOPETEGUI ARITZ | ***6243** |
GÓMEZ SANZ IBAI | ***0990** |
ZUMETA GABILONDO JOSE MARIA | ***0719** |
FONTAN PORTU IBON | ***8507** |
LIZARDI ZUGARRAMURDI ENAITZ | ***7556** |
ALMANDOZ IRIBARREN IÑAKI | ***5418** |
AIZPIOLEA ETXEGOIEN GOTZON | ***5434** |
BIGARREN TALDEA HONAKO HAUEK OSATZEN DUTE (16:00TAN EGON BEHAR DUTENAK DIRA)
BIGARREN TALDEA | |
ABIZENAK ETA IZENA | NA |
ELIZONDO GUELBENZU IMANOL | ***9520** |
ARANA GOICOECHEA IMANOL | ***5279** |
KALONJE ESTIBARIZ AINHITZE | ***4349** |
SANTOS MENDO DANIEL | ***5788** |
ARBELAITZ VILLAQUIRAN SERGIO | ***9572** |
ALBERDI DIAZ ION AITOR | ***6368** |
CORDAL IBARGUREN IÑIGO | ***6654** |
FERNANDEZ AYA IGOR | ***2642** |
RODRIGUEZ ALDANONDO LARTAUN | ***7811** |
ETXANIZ SANCHEZ PELLO | ***6780** |
LEIZA IGARZABAL JON | ***1063** |
DE LA LOMA ARZAK ION | ***6050** |
- BIGARREN ARIKETAREN EZAUGARRIAK HONAKO HAUEK DIRA:
Ezagupen praktikoko proba, derrigorrezkoa eta baztertzailea da.
Epaimahaiak erabakiko dituen ariketa praktiko bat edo batzuk egingo dira, lanpostuaren eginkizunak betetzeko behar diren gaitasunak ebaluatzeko, hirugarren oinarrian adierazitako ataza eta funtzioekin bat etorriz.
Gehienez 50 puntu eskuratu ahal izango dira, eta hautaketa prozesutik kanpo geratuko dira 25 puntu eskuratzen ez dituzten hautagaiak.
Aurrekoa gorabehera, epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila kontuan hartuta, haien nortasuna ezagutu aurretik, gutxieneko nota (25) aldatu eta ariketa gainditzeko eska daitekeen gutxieneko puntuazioa ezarri ahal izango du, eta erabaki hori publiko egingo du.
Epaimahaiak erabakiko du zein motatako azterketa egin behar den, baita azterketa hasi aurretik zein zuzenketa eta balorazio irizpide finkatu behar diren ere.
- BIGARREN ARIKETA PRAKTIKOAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ARGITARATZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA
Bigarren ariketaren behin-behineko emaitzak aztertuta epaimahaiak erabaki du oinarrietan jaso den aurreikuspenari jarraiki (epaimahaiak, eska daitekeen gutxieneko maila eta aurkeztu direnen ezagutza-maila kontuan hartuta, haien nortasuna ezagutu aurretik, gutxieneko nota (25) aldatu eta ariketa gainditzeko eska daitekeen gutxieneko puntuazioa ezarri ahal izango du), bigarren ariketa praktikoa gainditzeko gutxieneko nota 20 puntuan ezartzea.
Argitaratu dira emaitzen aurka erreklamazioak aurkezteko 5 egun balioduneko epea irekitzea erabaki da: 2023ko abenduaren 4tik 12ra, biak barne.
Azkenik, ariketa praktikoa eta zuzenketa irizpideak argitaratzen dira.
- BIGARREN ARIKETA PRAKTIKOAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK ARGITARATZEA ETA LEHIAKETA FASEARI HASIERA EMATEA
Epaimahaiak bigarren ariketaren emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak erabaki ditu eta bigarren ariketaren behin betiko emaitzak onartzea eta argitaratzea erabaki du.
Oposizio fasea gainditu duten hautagaiek egiaztatu dute euskarako 2. hizkuntza eskakizuna dutela, beraz, hautagai hauek aldez aurretik alegatutako merezimenduak egiaztatzeko 5 egun balioduneko epea dute: 2024ko urtarrilaren 23tik 29ra, biak barne.
- LEHIAKETALDIAREN BEHIN-BEHINEKO EMAITZAK ONARTZEA ETA ERREKLAMAZIO EPEA IREKITZEA
Epaimahaiak alegatutako eta egiaztatutako merezimenduen balioespena egin eta lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzak onartu ditu.
Hautagaiek 10 egun balioduneko epea izango dute egokitzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko eta beharrezkoak diren zuzenketak egiteko: 2024ko otsailaren 26tik martxoaren 8ra, biak barne.
- MERITUEN BEHIN BETIKO BALORAZIOA ETA AZKEN KALIFIKAZIOAK ONARTZEA ETA IZENDAPEN-PROPOSAMENA EGITEA
Lehiaketaldiaren behin-behineko emaitzen aurka aurkeztutako erreklamazioak erabaki dira, eta beraz, behin betiko emaitzak onartzea eta argitaratzea erabaki da.
Bestalde, Alkate andreari proposatu zaio Imanol Elizondo Guelbenzu izendatzeko argiteria espezialitateko betekizun anitzeratarako ofizial lanpostuari dagokion administrazio bereziko eskalako zerbitzu bereziak azpieskalako ofizioetako langileak motako plaza bat betetzeko.
Izendapena burutu aurretik, proposatutako hautagaiak aurkeztutako ditu, 2024ko martxoaren 25etik aurrera, 10 laneguneko epean, baldintzak betetzen dituela adierazten duten jatorrizko egiaztagiriak, alegia, deialdian parte hartzeko oinarrietan eskatu direnak, eta lehiaketa fasean baloratutako merituenak.
Azkenik, onartu da proposaturiko hautagaiari jarraitzen dieten guztiekin zerrenda osagarria (lan-poltsa).
- PRAKTIKETAKO FUNTZIONARIOAREN IZENDAPENA GAOn ARGITARATU DA ETA LAN-POLTSA SORTZEKO PROPOSAMENA EGIN DA
Jakinarazten da 2024ko apirilaren 17an GAOn argitaratu dela Imanol Elizondo Guelbenzuren aldeko izendapena.
Bestalde, plaza praktiketako izaerarekin jabetzan hartu denez, epaimahaiak Alkateari honako proposamena egiten dio (begiratu argitaratutako dokumentua):
Lehena.- Argiteria espezialitateko betekizun anitzetarako ofizial plaza bat betetzeko hautaketa prozesuko hamahirugarren oinarriari jarraiki lan-poltsa onartzea, plaza lortu duen hautagaiari jarraitzen dieten guztiekin.
Bigarrena.- Epaimahai Kalifikatzaileak hartutako erabaki honen aurka, ez diola amaiera ematen administrazio-bideari, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Alkateari, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika