ARRAGUAKO ARR-1A EREMUAN JARDUKETA-SISTEMA ALDATZEA.

2026ko ekainaren 23an Oiartzungo udalean egindako Tokiko Gobernu batzarrean honako erabakia hartu zen.

LEHENA.- Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorrak (87 zk.ko GAO, 2015/05/12koa) Arraguako hirilurreko ARR-1A eremuari jarritako jarduketa-sistema lankidetza-sistematik hitzarmen-sistemara pasatzeko Britac Proyectos SLk, eremuko lursailen gehiengoaren jabeak, egin duen eskaera onartzea.

BIGARRENA.- Proposatutako aldaketa jendaurrean jartzea, hogei egunez, Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta gehien zabaltzen den egunkaria batean, iragarkia argitaratuta, eta eragindako jabeei entzunaldia ematea, zitazio pertsonalarekin. Halaber, interesdunen eskura egongo da Udal honen egoitza elektronikoan [https://www.oiartzun.eus].

HIRUGARRENA.- Aurreko izapideak amaitu ondoren, espedientea behin betiko onarpena jasoko du, Udal Zerbitzu Teknikoek eta Idazkaritzaren ebazpen-proposamena egin ondoren.

Denon ezaguerarako argitaratzen dena. 

Fitxategiak