Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Plana. Hasierako onarpena

Oiartzungo Udal Osoak, 2024ko irailaren 25ean egindako bilkuran, Oiartzungo Klima eta Energia Jasangarriaren Tokiko Plana hasieraz onartu zuen.

Era berean, espedientea jendaurrean jartzea erabaki zuen hilabetez, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin eta biharamunetik kontatzen hasita. Argitalpena 2024/10/07an egingo da, beraz, alegazio edo ekarpenak aurkezteko epea 2024/10/08tik 2024/11/08ra artekoa izango da.

Jendaurreko epea amaiturik, Osoko Bilkurak alegazioak ebatzi eta behin betiko onarpena emango dio. Alegaziorik ez balego, Plana behin betiko izaeraz onartutzat joko da beste akordiorik gabe. Edozein kasutan, behin betiko onarpenaren iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Planaren testu osoa udalaren egoitza elektronikoan.

Guztion ezaguerarako argitaratzen dena.