Oiartzungo Udalak 2024ko martxoaren 15eko 2024/402 zenbakiko Alkatearen ebazpenaren bidez Madalensoro pilotalekuaren azpiko aparkalekuko 28, 39, 46 eta 47 zenbakiko lau garaje plazak errentamenduan esleitzeko lehiaketarako espedientea onartzea erabaki zuen, prozedura irekia jarraituz. Halaber, espedienteari hasiera ematearekin batera, kontratua araupetzeko Baldintza Ekonomiko-Administratibo Zehatzen Agiria onartzea ere erabaki zuen.
Honakoak dira kontratuaren ezaugarri nagusiak:
Epe horretan aurkeztutako eskabideak aztertu ondoren, Alkatearen 2024ko ekainaren 12ko 911 zenbakidun Ebazpenaren bidez, behin-behineko zerrenda eta plaza zehatzen esleipena onartu eta erreklamazioak egiteko 8 egun naturaleko epea ireki zen.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, esleipendunen behin betiko zerrenda eta garaje-plaza zehatzen behin betiko esleipena onartu dira Alkatearen 2024ko ekainaren 25eko 977 Ebazpenaren bidez (eranskinean). Era berean, esleipendunei ebazpen honen jakinarazpena bidaliko zaie eta errekerimendua egingo zaie ondorengo 15 egun balioduneko epean Udal honetako Idazkaritza sailera agertzeko, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:30etara, kontratua formalizatzera. Horren aurretik, ordea, beharrezkoa izango da 151,32 €ko behin betiko bermea jartzea, errentamenduaren 3 hilabeteko prezioaren baliokidea, 2095 5060 11 1060024774 kontura banku-transferentzia eginez. Halaber, itxaron-zerrenda osatu eta onartu da.
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika