Oiartzungo Altzibar auzoko ALT-6 sektorean eraikiko diren 12 etxebizitza tasatuak, garaje eta trastelekuekin, zozketaz esleitzeko oinarriak.

Oiartzungo Udalbatzak, 2024ko urtarrilaren 31ean, Altzibar auzoko ALT-6 sektorean eraikiko diren 12 etxebizitza tasatuak eta hauei lotutako garaje eta trastelekuak zozketaz esleitzeko oinarriak hasieraz onartzea erabaki zuen.

Aipatu oinarriak (eranskinean) jendaurrean jarri ziren eta haien aurrean alegazio edo aportazioak egiteko epea eman zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitalpena egin (2024/02/09ko 29. GAO) eta biharamunetik hasita hamar egunez, 2024ko otsailaren 12tik 23ra

Emandako epean alegaziorik jaso ez denez oinarriok behin betikoz onartutzat jo dira, beste erabakirik hartu behar izan gabe.

Bestalde,  etxebizitza tasatu hauetan esleipendun izateko interesatuek eskaerak (eranskinean) aurkezteko epea eman da martxoaren 1etik apirilaren 15a arte. Eskaerok udal erregistroan aurkeztu beharko dira, bertaratuta (Done Eztebe plaza 1) edo bitarteko elektronikoen bidez (www.oiartzun.eus) edota Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita.