2024ko hondakinen eta ur eta estolderiaren tasen ordainketaren salbuespena

BALDINTZAK:

  1. Oiartzunen erroldatua egotea.
  2. Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren edo Giza Larrialdietarako laguntzen onuraduna izatea edo bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarrerek taulan ezarritako muga ez gainditzea.
  3. Familia unitateko kideek ohiko etxebizitzaz gain beste etxebizitzarik jabetzan ez izatea.
  4. Taulan zehazten den gehieneko ondarerik ez izatea.     
  5. Eskaera aurkezteko epean Oiartzungo Udalarekin zorrik ez izatea edo ordainketa plana onartuta eta egunean edukitzea.

KIDEAK

DIRU-SARRERAK

ONDAREA

1

Langile Arteko Gutxieneko Soldata (LAGS)

35.468,91€

2

LAGS + LAGSren %30

45.545,33€

3

LAGS + LAGSren %40

50.382,12€

4

LAGS + LAGSren %50

50.382,12€

5 edo gehiago

LAGS + LAGSren %60

50.382,12€

EPEA: Urtarrilaren 2tik otsailaren 28ra.

NON: Udaleko Erregistroan

OHARRA: Era honetako udal laguntzetarako eskaerak urtero egin behar dira.