Oiartzungo Zerradi poligonoan MAQUINARIA GEKA SL enpresak bere lurretan biltegi erabilera eta horretarako eraikuntza egiteko behin behingo baimenaren espedientea jendaurrean

Udal honen Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko irailaren 26an egindako bilkuran, Oiartzungo Zerradi poligonoan MAQUINARIA GEKA SL enpresak bere lurretan biltegi erabilera eta horretarako eraikuntza egiteko eskaturiko behin behingo baimenaren espedientea abian jartzea eta dagokion tramitazioa ematea erabaki zuen.

 

Ondorioz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 37.1 c) artikuluarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da hogei egunez, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

 

Epe horretan, edozein interesatuk azter dezake udal bulegoetan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Fitxategiak