Altzibar auzoko alt-2b eremua borondatez birpartzelatzeko proiektuaren behin-betiko onarpena.

IRAGARKIA

Oiartzungo udal Tokiko Gobernu Batzarrak, 2023ko otsailaren 28an, Altzibar auzoko ALT-2B eremuan borondatezko birpartzelazioa egiteko proiektua onartu zuen.

Ondoren, 2023ko martxoaren 3an, Miguel Angel Sanchez Ferrer Notarioaren aurrean, bere Protokoloko 499 zenbakipean, eskritura publikoa izenpetu zuten Udalak eta eremuko sustatzaileak eta hau jendaurrean egon da hamabost egunez, 2023/03/14ko 50 zb.ko GAO-n eta udalaren web orrian, ez duelarik inolako alegaziorik izan.

Beraz, honako akordioa hartzea onartu da:

LEHENA. ALT-2B eremuaren borondatezko birpartzelazio proiektua behin-betikoz onartzea erabaki da eta horretarako egindako eskritura berrestea.

BIGARRENA. Jabetza Erregistrora inskribatu dadin bidali aurretik honako kopuruak ordaindu beharko dira:

  • Eraikigarritasun haztatuaren hazkuntzaren %15 eta beste zesioak: 98.909,67 €

HIRUGARRENA. Erabaki honi dagokion iragarkia ere Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta web orrian argitaratzea ere erabaki da.

LAUGARRENA. Bigarren ataleko ordainketa egiaztaturik eta erabaki bide administratiboan irmoa denean, Jabetza Erregistroan inskribatzeari ekitea.

BOSTGARRENA. Espediente hau tramitatzeari dagokion petxaren kontzeptuan 4884,11 € ordaindu beharko ditu.

Eta Jabetza Erregistrora igortzea, Hirigintzako Kudeaketako Erregelamendua onartzen duen 3288/1978 E. Dekretuaren 115.2 artikuluaren arabera.

 

Eta horren berri ematen dizuegu dagozkion ondorioetarako. Bestetik, administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZI-ERREKURTSOA aurkez dezakezu Administrazioarekiko Auzitarako Donostiako Epaitegian BI HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auziak arautzen dituen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluan ezarritakoaren arabera. Eta Administrazio Publikoen Prozedura Arrunta arautzen duen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatz-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, BERRAZTERTZEKO ERREKURTSOA aurkez diezaiokezu ebazpena eman zuen organoari HILABETEKO epean, jakinarazpen hau jaso eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, aurretik adierazitako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluarekin bat etorriz, eta zure eskubideak babesteko egoki irizten dituzun egintza edo errekurtsoak aurkezteari kalterik egin gabe.

Oiartzunen, 2023ko apirilaren 19an

Udal Idazkariak, Oihane Mallagaray Revilla