Udaletarako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Batzar nagusietarako hauteskundeak
Hautesle-erroldaren eta hauteskunde-mahaien kokapenaren kontsulta:
- Kontsultatzeko epea: Hauteskunde garai osoan.
- Hautesle-erroldaren aurka erreklamatzeko epea: Apirilaren 10etik 17ra.
- Hauteskunde-propagandaren posta-bidalketak egiteko hautagai-zerrendetako ordezkariei ematen zaizkien hauteskunde-erroldaren kopietan sartzearen aurka agertzeko epea: Apirilaren 10etik 17ra.
- Mahaiak, hauteslekuak eta atalak banatzeko moduaren aurka erreklamazioak egiteko epea: Apirilaren 11tik 16ra.
- Non egin daiteke kontsulta:
- Aurrez-aurre: Idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
- On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NA-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio).
- Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.
- Posta bidezko botoa emateko epea: Maiatzaren 18a arte (jarraibideak hemen).
Hauteskunde-mahaiak: begiratu eranskina
Kasu: Ugaldetxoko hauteskunde-mahaiak auzoko udal lokal berrian (Rafael Pikabea etorbidea 56 - 58an)