Udalbatzak, 2021eko azaroaren 24ean egindako bilkuran, gehiengoaren aldeko botoz, 2022 urterako Udal Zerga Ordenantzaren 6. atala aldatzea onartu zuen hasieraz. Aipatu atalak hiri-lurren balio gehitzearen gaineko zerga arautzen du.
Hartutako erabakia eta horretarako bideratu den espedientea jendaurrean jartzen dira, Gipuzkoako Ondasun Lokalak erregulatzen dituen uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 16.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
- Dokumentu horiek erakutsiko diren lekua: udal kontuhartzailetza
- Aztertzeko eta, kasua balitz, erreklamazioak egiteko epea: 30 lanegun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamutenik kontatzen hasita, hau da, 2021eko abenduaren 10etik 2022ko urtarrilaren 21a arte.
- Erreklamatzeko legitimatuak daudenak: uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauko 17. artikuluan aipatzen direnak.
- Aurkezteko lekua: Udaletxeko sarrera erregistro orokorrean edo legez araututako lekuetan eta moduetan.
- Erreklamazioa aurkezten zaion organoa: Udalbatza.
Inolako erreklamaziorik egin gabe informazio honen erregelamenduzko epea iragan denean, hartutako erabakiak eta adierazitako dokumentuak behin-betirako onartutzat hartuko dira, beste erabakiren bat hartu beharrik gabe.
2023 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika