HELBURUA
2025ko hondakinen eta ura eta estolderiaren tasen ordainketan hobariak eta salbuespenak onartzea.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA
Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2025ko urtarrilaren 2tik otsailaren 28ra.
ESKAERA ELEKTRONIKOA.
Sakatu hemen.
BETE BEHARREKO BALDINTZAK
1.- Oiartzungo udalerrian erroldatua egotea eskaera egiten den unean.
2.- Gizarteratzeko eta diru sarrerak bermatzeko Euskal Sistemaren prestazio ekonomikoen onuraduna izatea edo bizikidetza unitateko kide guztien diru-sarrerak zenbatuta taulan ezarritako mugak ez gainditzea.
3.- Familia unitateko kide guztiek eskaerari atxiki zaion etxebizitzaz gain, beste etxebizitzarik jabetzan ez izatea.
4.- Taulan finkatzen den gehienezko ondarerik ez izatea (aurrezki, titulu, balio edo bestelako jabetzarik).
5.- Eskaera aurkezteko epean Oiartzun Udalarekin inolako zorrik ez izatea edo ordainketa plan bat onartua eta egnean edukitzea.
GEHIENEZKO DIRU-SARRERAK (LAGS: Langile Arteko Gutxieneko Soldata)
Kide kopurua | Diru-sarrerak |
1 | LAGS |
2 | LAGS + LAGSko %30 |
3 | LAGS + LAGSko %40 |
4 | LAGS + LAGSko %50 |
5 edo gehiago | LAGS + LAGSko %60 |
GEHIENEZKO ONDAREA
Kide kopurua | Ondarea |
1 | 36.568,45 € |
2 | 46.957,24 € |
3 edo gehiago | 51.943,97 € |
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika