Oiartzungo kirol- kluben eta -elkarteen funtzionamendu gastuetarako eta beraien jarduna sustatzeko 2025eko dirulaguntzak

EPEA: Irekita  (otsailaren 13tik martxoaren 14ra, biak barne)

 

HELBURUA

2025ean zehar, Oiartzungo kirol-klub eta -elkarteen ohiko kirol jarduerak garatzeko, kirol modalitate bakoitzaren denboraldiak hartzen duen aldiaren arabera, norgehiagoka prozeduraren bidez, diruz laguntzea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta eskatzaileak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.

Eskabideak eta inprimakiak behar bezala beteta, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 eguneko naturaleko epean modu telematikoan aurkeztu behar izango dira. 

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 54.000,00 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2025 urteko aurrekontuko 1 0352.481.341.00.02.2025 zenbakidun partidaren  kontura.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Sakatu hemen.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • ESKAERA GAUZATZEKO aurkeztu beharreko eranskinak:
    • Eskaera orria (I Eranskina)
    • Jardueraren gastuen eta sarreren aurrekontua (II Eranskina)
    • Gipuzkoako Lurraldeko Eskola Kirola Araudia betezen duen zinpeko aitorpena (III Eranskina)
    • Kirol jarduera (IV Eranskina)
    • Kirol jarduera-Kirol modalitate bat baino gehiago dutenentzat (IV.b Eranskina)
  •  AURKEZTEKO EPEA: otsailaren 13tik martxoaren 14ra (biak barne)
  • JUSTIFIKAZIOA EGITEKO aurkeztu beharreko eranskinak:
    • Kirol memoria (V Eranskina)
    • Memoria ekonomikoa (VI Eranskina)

          JUSTIFIKATZEKO EPEA: 

  • Denboraldiko antolaketa duten kirol- klub eta -elkarteak 2025eko irailaren 30a baino lehen.
  • Urteko antolaketa duten kirol- klub eta -elkarteak 2026ko urtarrilaren 31a baino lehen.

KONTAKTUA

Oiartzungo Udala
Gazteria eta Kirola Saila
Done Eztebe Plaza 1, behea
kirola@oiartzun.eus
943 49 01 42