EPEA: Irekita (otsailaren 13tik martxoaren 14ra, biak barne)
HELBURUA
2025ean zehar, Oiartzunen aurreikusitako norgehiagoka araubidez, dirulaguntzak ematea, Oiartzungo udalerrian kirol ekintzak edo jarduera bereziak antola ditzaten. Kirol jarduera horien xedea herrian kirola sustatzea da, eta ez dute irabazi asmorik izango. Gainera, kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dute.
PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA
Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta eskatzaileak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.
Eskabideak eta inprimakiak behar bezala beteta, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 eguneko epea izango da eta modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira.
Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
ESKAERA ELEKTRONIKOA.
Sakatu hemen.
DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA
Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 15.000,00 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2025 urteko aurrekontuko 1 0352.481.341.00.03.2025 zenbakidun partidaren kontura.
DEIALDIAREN ARAUDIA
Sakatu hemen.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
KONTAKTUA
Oiartzungo Udala
Gazteria eta Kirola Saila
Done Eztebe Plaza 1, behea
kirola@oiartzun.eus
943 49 01 42
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika