Oiartzungo udalerrian 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzen deialdia

Argitara ematen da Oiartzungo udalerrian euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzen deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):

Lehenengoa. Dirulaguntzaren xedea

Oinarri hauen xedea da Oiartzungo udalerrian euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak esleitzeko oinarriak arautzea.

 

Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.

Zehazki, dirulaguntza hauek ikasteko eta hobetzeko ikastaroak egiten ari diren oiartzungo herritarreko eskatu ahal izango dituzte, baldin eta dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak betetzen badituzte eta oinarri berezi hauetan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatzen badute.

 

Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa

Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 51.000,00  euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko partida hauen kontura:

— Programaren deskribapena: euskara ikasi eta hobetzeko dirulaguntzak.

Zenbatekoa (2023): 51.000,00 €.

Aurrekontu-partida (2023): 1 0701.480.335.00.01 (A-689-2022).

 

Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako epeak hauek izango dira.

Programaren deskribapena: Euskara ikasteko eta hobetzeko dirulaguntzak.

Eskaerak egiteko epea: 2023-24 ikasturteko neguko ikastaroak:

- Ikasturte hasieran izena emandakoek: 2023ko urriaren 2tik 27ra.

- Ikasturtea hasita izena emandakoek: 2024ko ekainaren 17tik uztailaren 8ra.

2023-24 ikasturteko udako ikastaroak: 2024ko urriaren 1etik 18ra.

 

Eskaerak Udal Erregistroan aurkeztuko dira.