Argitara ematen da Oiartzungo udalerrian 2023an arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko ekimenak diruz laguntzeko deialdiaren laburpena dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2008 Lege Orokorrak 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Testu osoa Oiartzungo Udalaren webgunean (www.oiartzun.eus) eta Dirulaguntzen Datutegi Nazionalean kontsulta daiteke: (http://www. pap.minhap.gob.es/bdnstrans):
Lehenengoa. Dirulaguntzaren xedea
Oinarri hauen xedea da elkarteetan, merkataritza/ostalaritza establezimenduetan eta enpresetan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak esleitzeko oinarriak arautzea.
Bigarrena. Dirulaguntza eskatzeko bete behar diren baldintzak.
Zehazki, dirulaguntza hauek Oiartzunen kokatutako elkarte, merkataritza/ostalaritza-establezimendu eta enpresek eska ditzakete, baldin eta dirulaguntzen Lege Orokorraren 13. artikuluak ezarritako debeku batean ere sartuta ez badaude eta Oiartzungo Udalaren dirulaguntzak emateko ordenantzaren 4. artikuluak dion ezaugarriak betetzen badituzte eta oinarri berezi hauetan zehazten diren jarduerak burutzen dituztela egiaztatzen badute.
Hirugarrena. Dirulaguntzen zenbatekoa
Diru laguntza hauek ordaintzeko, guztira, 21.800,00 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko partida honen kontura:
— Programaren deskribapena: 2023an arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak.
Zenbatekoa (2023): 21.800,00 €
Aurrekontu-partida (2023): 1 0701.481.335.00.04 (A-682-2023).
Laugarrena. Eskaerak non eta noiz aurkeztu
Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu; eta eskaerarekin batera, beharrezko dokumentazioa aurkeztuko da. Horretarako epea hau izango da.
— Programaren deskribapena: 2023an arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko dirulaguntzak.
Eskaerak egiteko epea: GAOn argitaratzen denetik 2023ko abenduaren 1a arte.
Eskaerak Udal Erregistroan aurkeztuko dira
2024 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika