2023 urteko Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko deialdia

Helburua: gizarte bazterkeriaren egoerak prebenitzeko, saihesteko edo leuntzeko beharrezko diren gastu espezifikoei –ohikoak zein apartekoak– aurre egiteko behar beste baliabide ez duten pertsonentzako dirulaguntzak.

Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak, onuradunak edo hari ordezkatzen dion pertsonak sinatu beharko ditu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan  jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31a arte.

Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 93.825.- euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko 1 1001 480 231 30 01  2023  zenbakidun diru-atalaren kontura.

Deialdiaren araudia:  18/2008 Legea, abenduaren 23koa, Gizarteratzeko eta Diru sarrerak, bermatzekoa, 4/2011 Dekretua Gizarte  Larrialdietarako Laguntzei buruzkoa eta 2023ko urtarrilaren 31ko Agindua, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen eta haren bizikidetza unitate independentearen egoera pertsonal eta/edo familiarraren egiaztagiriak: NAN, familia liburua, izatezko bikoteen erregistroko agiria, banantze edo dibortzio epaia....
  • Bizileku eta/edo ostatuari buruzko ziurtagiriak: alokairuaren kontratua, ostatuarena, harrera-etxe batean bizi delako egiaztagiria, jabetzako eskriturak...
  • Egoera ekonomikoari buruzko ziurtagiriak (diru sarrerak eta ondasunak): nominak, errenta aitorpena, pentsioen ziurtagiria, erakundeek emandako laguntzen ziurtagiria, kontuetako saldoak eta mugimenduak, ondasunen ziurtagiria….
  • Eskatzen den laguntzarekin lotutako agiriak: alokairuaren ordainagiriak, hipotekaren ordainagiriak, gastuak (argindarra, gasa, ura, zaborra), diruz laguntzeko eskatzen den gastuaren aurrekontua...
  • Hala badagokio, baldintzak betetzen direla egiaztatzeko Administrazioak eska ditzakeen gainerako agiriak.
  • Eskatzaileak bere eskaera justifikatzeko egokitzat hartzen dituen gainerako agiriak

Dokumentazioa aurkeztu nahiko ez balitz, Udala baimendu beharko da honek elkarreragingarritasunaren bidez lortu daitezkeenak lor ditzan.