Helburua: Babesgabetasun arrisku egoeran dauden adingabekoen gizarteratzea.
Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak, onuradunak edo hari ordezkatzen dion pertsonak sinatu beharko ditu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 30.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko 1 1001 480 231 00 04 2023 zenbakidun diru-atalaren kontura.
Deialdiaren araudia: Zailtasunak eta adingabekoak ardurapean dituzten familientzako 2023. urterako laguntzen oinarriak.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
Baldintzak betetze direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioari dagokionez, Oiartzungo Udalak administrazioaren eskura dauden dokumentuak zuzenean kontsultatuko ditu. Hala ere interesdunak, Oiartzungo Udalak datu horiek zuzenean jasotzearen aurka dagoela adierazi dezake eta kasu horretan ezinbestekoa izango da egiaztagiriak aurkeztea.
Kontaktua: Oiartzungo Udala, Gizarte Zerbitzuak, Done Eztebe plaza 1, gizarte@oiartzun.eus, 943490552
2023 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika