Gizarte bazterketa eta ekonomi larritasun egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako laguntzak 2023

Helburua: Oiartzungo biztanleen giza bazterketa arriskuak edo bazterketa eta larritasun ekonomikoko egoerak saihestea.

Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak, onuradunak edo hari ordezkatzen dion pertsonak sinatu beharko ditu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 115.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2023 urteko aurrekontuko 1 10 01 480 231 00 02 2023 zenbakidun diru-atalaren kontura.

Deialdiaren araudia: Gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako laguntzak. 2023 urtea. Oinarriak

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta beharrezkoa denean, familia-unitateko gainerako kideen NANaren fotokopiak.
  • Familia-liburuaren fotokopia eta/edo beharrezko denean, zaintza eta babespea egiaztatzen duten agiriak.
  • Familia-unitateko kide guztien dirusarreren egiaztagiriak.
  • Eskatzailearen ondasun higigarri eta higiezinei buruzko egiaztagiriak, eta beharrezko denean, familia-unitateko kide guztienak.
  • Dirulaguntza zein gastuetarako eskatzen den eta gastu horren fakturak edo aurrekontuak.
  • Beharra egiaztatzeko baliagarria den beste edozein dokumentu eta/edo gizarte langileak beharra egiaztatzeko eskatzen duen dokumentua.

Baldintzak betetze direla egiaztatzeko beharrezkoa den dokumentazioari dagokionez, Oiartzungo Udalak administrazioaren eskura dauden dokumentuak zuzenean kontsultatuko ditu. Hala ere interesdunak, Oiartzungo Udalak datu horiek zuzenean jasotzearen aurka dagoela adierazi dezake eta kasu horretan ezinbestekoa izango da egiaztagiriak aurkeztea.

Kontaktua: Oiartzungo Udala, Gizarte Zerbitzuak, Done Eztebe plaza 1, gizarte@oiartzun.eus, 943490552

Fitxategiak