Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak gauzatzeko dirulaguntzak. 2022ko deialdia

HELBURUA

Lehenengo sektorea sustatzea eta indartzea da dirulaguntza hauen helburu nagusia.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan  jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 1a arte.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 58.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren aurrekontuko 1 0903.480.414.00.01 2021 eta 1 0903.480.414.00.02 2022 zenbakidun diru-atalaren kontura.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Oiartzungo lehenengo sektoreko proiektuak sustatzeko dirulaguntzen deialdiko oinarriak (eranskinean).

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orri orokorra. 
  2. Ustiategien errolda-agiria.
  3. Kontu korrontearen zenbakia eta honen titulartasunaren ziurtagiria.
  4. 1. Motako ustiapenen kasuan, titularra Gizarte Segurantzaren Nekazaritza Erregimenean alta emanda egotea edo NLU 1 edo gehiago duela adierazten duen frogagiria.
  5. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda (eranskinean).
    • Inbertsioetarako eta ustiategien hobekuntzarako gastuak.
    • Nekazaritza erabilerarako ura ordaintzeko gastuak.
    • Hildako animalien kudeaketarako gastuak.
    • Abereen bazka eta pentsuaren gastuak.
    • Albaitaritza zerbitzuaren gastuak.
    • Beste ekintzen gastuak.
  6. Eginiko gastuen ordainagiriak.
  7. Zinpeko aitorpena (eranskinean).

Eskaerak edo horrekin batera doan dokumentazioak ez baditu identifikazio datuak biltzen, akatsen bat badu edo zerbait falta bada, eskatzaileari eskatuko zaio 38/2003 dirulaguntzak arautzen dituen Lege Orokorrak eta Udal Ordenantza Orokorrak (GAO, 2018/11/30) ezarritakoari jarraiki, hamar eguneko epean akats horiek zuzentzeko; eta adieraziko zaio ezen, hori egingo ez balu, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, aipatu legearen 23. artikuluan aurreikusitako moduan.

KONTAKTUA

Oiartzungo Udala – Hirigintza Saila

Mendi eta ingurumeneko teknikaria  - Ander Santesteban - mendi@oiartzun.eus

943 49 03 77

Done Eztebe plaza 8, Ibarburuenea etxea.