Kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntzak. 2021 urtea.

EPEA: martxoaren 25etik ekainaren 30era (barne)

 

HELBURUA

2021ean zehar, Oiartzunen aurreikusitako norgehiagoka araubidez, dirulaguntzak ematea, Oiartzungo udalerrian kirol ekintzak edo jarduera bereziak antola ditzaten. Kirol jarduera horien xedea herrian kirola sustatzea da, eta ez dute irabazi asmorik izango. Gainera, kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dute.

 

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.

Eskabideak eta inprimakiak behar bezala beteta, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik ekainaren 30era arte aurrez aurre edo modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira. 

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 10.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2021 urteko aurrekontuko 1 1102.481.341.00.03.2021 zenbakidun partidaren kontura.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • ESKAERA GAUZATZEKO aurkeztu beharreko eranskinak:
  • JUSTIFIKAZIOA EGITEKO aurkeztu beharreko eranskinak:
    • Jardueraren gastuen eta sarreren memoria (V Eranskina)
    • Kirol jardueraren Memoria (VI Eranskina)
    • JUSTIFIKATZEKO EPEA: 
      • Ekintzak egin ahala justifikatu ahal izango dira, gehienez ekintza bukatu denetik hiru hilabeteko epean, beti ere, hurrengo urteko urtarrilaren 31a baino lehen

KONTAKTUA

Oiartzungo Udala
Gazteria eta Kirola Saila
Done Eztebe Plaza 1, behea
kirola@oiartzun.eus
943 49 01 42