Zailtasunak eta adingabekoak ardurapean dituzten familientzako laguntzak, 2021 urterako.

Helburua: Babesgabetasun arrisku egoeran dauden adingabekoen gizarteratzea.

Proposamenak aurkezteko epea, lekua eta modua: Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak, onuradunak edo hari ordezkatzen dion pertsonak sinatu beharko ditu eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan  jasotako tokietan eta moduan aurkeztuko dira, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean deialdi hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Dirulaguntzen zenbatekoa: Dirulaguntza hauek ordaintzeko guztira, 30.000 euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2021 urteko aurrekontuko 1 1001.480.231.00.04.2021 zenbakidun diru-atalaren kontura.

Deialdiaren araudia: Zailtasunak eta adingabekoak ardurapean dituzten familientzako 2021. urterako laguntzen oinarriak.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

  • Eskatzailearen NANaren fotokopia, eta beharrezkoa denean, familia-unitateko gainerako kideen NANaren fotokopiak.
  • Familia-liburuaren fotokopia eta/edo beharrezko denean, zaintza eta babespea egiaztatzen duten agiriak.
  • Familia-unitateko kide guztien dirusarreren egiaztagiriak.
  • Eskatzailearen ondasun higigarri eta higiezinei buruzko egiaztagiriak, eta beharrezko denean, familia-unitateko kide guztienak.
  • Dirulaguntza zein gastuetarako eskatzen den, gastu horretarako diren fakturak edo aurrekontuak.
  • Beharra egiaztatzeko baliagarria den beste edozein dokumentu eta/edo gizarte langileak beharra egiaztatzeko eskatzen duen dokumentua.

Dokumentazioa aurkeztu nahiko ez balitz, Udala baimendu beharko da honek elkarreragingarritasunaren bidez lortu daitezkeenak lor ditzan.

Kontaktua: Oiartzungo Udala, Gizarte Zerbitzuak, Done Eztebe plaza 1, gizarte@oiartzun.eus, 943490552

Fitxategiak