Covid 19: Kaltetuak izan diren Oiartzungo komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduerak berrabiarazteko ez ohiko dirulaguntzen 2. deialdia

EBAZPENA

Udal Osoko Batzarrak Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo txikizkako komertzio, zerbitzu eta ostalaritza jarduera ekonomikoa berrabiarazteko ez ohiko dirulaguntzen 2. deialdia eta hauek arautuko dituzten oinarriak eta gastua onartu ditu 2020ko abenduaren 22an egindako bilkuran.

EPEA

Eskaerak egiteko epea, 2021eko urtarrilaren 7tik 22ra.

HELBURUA

Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz kaltetuak izan diren Oiartzungo txikizkako sukaldaritza, ostalaritza eta ostatu jarduera ekonomikoa berrabiarazteko laguntzak ematea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO LEKUA ETA MODUA

Eskabideak aurkezteko modua:

  • Modu elektronikoan
  • Udal erregistroa.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

  • Jarduera-sektoreetako hauetako edo antzeko batean dauden pertsona fisiko edo juridikoak:
    • Hotelak eta antzeko ostatuak.
    • Jatetxe eta tabernak.
    • Sagardotegiak.
    • ...
  • Mikroenpresa izatea. Mikroenpresatzat hartuko dira batez beste 10 langile (jardunaldi osora) edo gutxiagoko enpresak, baldin eta urteko negozio-bolumena edo urteko balantze orokorra 2 milioi eurotik beherakoa badute.
  • Establezimenduen nahitaezko itxierak edota murrizketak euren jarduerari eragin izana (Urriaren 26ko 36/2020 Dekretuan eta hori aldatzen duen azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuan jasotakoak eragindakoak). Murrizketa izan dela kontuan hartzeko, azaroan fakturazioa %50 edo gehiago murriztu izana ziurtatu beharko da, 2019ko azken 6 hilabeteetan fakturatutako batez bestekoarekin alderatuta.  
  • Gizarte Segurantzako erregimenean edo dagokion Mutua profesionalean eta Ogasunean alta emanda egotea itxiera deklaratzeko unean, 2020ko azaroaren 6an.
  • Aurretik aipatutako jardueretan sartuta egotea egiaztatzen duen Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea 2020ko irailaren 1ean eta jardueraren establezimendua Oiartzunen duela egiaztatzea.
  • Herritarrentzako zabalik dagoen lokal bat izatea Oiartzunen (herrigunean, merkataritza guneetan edo poligonoan).
  • Foru Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiarekiko eta Oiartzun Udalarekin betebeharrak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
  • Dagozkion udal-lizentziak izatea edo, halakorik ezean, lizentzia horiek eskuratzeko prozedurari hasiera ematea eskatu izana eta/edo dagokion aurretiazko jakinarazpena aurkeztu izana.
  • Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aipatzen diren inhabilitazio egoeretako bakar batean ere ez egotea.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 50.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2020 urteko aurrekontuko 1 0903.481.430.00.01.2020 zenbakidun partidaren kontura.

Eskaera bakoitzak honako dirulaguntza izango du:

  • Laguntzaren oinarria guztientzat: 800 €
  • Langile kopuruaren arabera:
    • 1-3 langile: 100 €
    • 4-6 langile: 150 €
    • 7-10 langile: 200 €
  • Alokairua edo hipoteka dutenentzat:
    • 600 € baino gutxiago hilean: 150 €
    • 601 € - 1000 € hilean: 250 €
    • 1001 € baino gehiago hilean: 350 €

Gehienez establezimendu bakoitzak 1.350 €-ko dirulaguntza jasoko du.

DIRUZ LAGUNDUKO DIREN GASTUAK

Laguntzaren oinarri bat ordainduko da, 800 €-koa, besteak beste, honako gastuak barneratuko dituena:

  • Covid-19aren ondorioz establezimenduan egin beharreko moldaketen gastuak edo laneko moduak egokitzeko gastuak.
  • Bezeroekin eta erakunde hornitzaileekin harreman berriak antolatze aldera, laneko moduak egokitzeko inbertsioak eta ekipamenduak.
  • Hardwarea eta softwarea eskuratzea berrikuntzarako.

Horrez gain, kontzeptu gehigarri hauek lagunduko dira:

  • Lokalaren errentamendutik/mailegutik eratorritako gastuak, ez baldin bada eskatzailearen etxearen parte edo ez bada beste enpresa batekin partekaturiko espazio bat, ez baldin bada 2. mailara arteko ahaidetasun harremanik edo bestelako afinitaterik lokalaren errentatzailearekin, eta ez baldin bada errentatzaile gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide.
  • Langileria.

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orri orokorra (I. eranskina)
  2. Zinpeko aitorpena (II. eranskina)
  3. Langile kopurua frogatzeko RNT agiria delakoa aurkeztu beharko da.
  4. Identifikazioa: eskatzailearen NAN eta IFKren fotokopia.
  5. Gastuen zerrenda, gehi ordainagiriak (III Eranskina)

KONTAKTUA

Telefonoa: 943490142.

Ordutegia: 08:30-14:00.

covid19merkatariak@oiartzun.eus