2021ean Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzak

HELBURUA

Oiartzunen aurreikusitako kultur ekitaldiak antolatzen dituzten herri eragileei, norgehiagoka prozeduraren bidez, dirulaguntzak ematea.

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Eskaerak Udaleko Erregistro Nagusian aurkeztu behar dira Udalak horretarako jarriko dituen eskaera orrietan, 2021eko urtarrilaren 1etik 31ra.

ESKAERA ELEKTRONIKOA.

Sakatu hemen.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 43250 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2021 urteko aurrekontuko 1 0801.481.334.00.01.2021 zenbakidun partidaren  kontura.

Dirulaguntza hauekin ekintzaren aurrekontuaren %100 lagundu ahal izango da, baina zenbatekoak ezin du inola ere gainditu diruz lagundutako jardueraren kostua, ez berak bakarrik, ez beste dirulaguntza, bestelako laguntza, sarrera edo baliabide batzuekin batera.

DEIALDIAREN ARAUDIA

Ohiko kultur ekitaldiak antolatzeko diru laguntzen oinarriak.

ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orokorra. (PDF)
  2. Erakunde eskatzailearen pertsona arduradunaren edo ordezkariaren NANaren fotokopia.
  3. Erakunde eskatzailearen IFZaren fotokopia, hala badagokio.
  4. Eskaera egiten duen elkarte, erakundeak edo interesatuak kontu korronte bat ireki duela egiaztatzen duen banketxearen edo aurrezki kutxaren ziurtagiria.
  5. Diruz lagundu izan nahi duen proiektuaren, jardueraren edo programaren txosten originala, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua. I. Eranskina (DOC) (PDF)
  6. Programaren gastuen (kontzeptua eta zenbatekoa) eta sarreren (jatorria eta zenbatekoa) aurrekontua. II. Eranskina (DOC) (PDF)
  7. Zinpeko aitorpena. III. Eranskina (DOC) (PDF)

JUSTIFIKAZIOA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera orri orokorra. (PDF)
  2. Eginiko eta diruz lagundutako jardueraren azalpen memoria. IV. Eranskina (DOC) (PDF)
  3. Gastu eta diru sarreren balantzea. V. Eranskina (DOC) (PDF)
  4. Aurkeztutako justifikanteen zerrenda. VI. Eranskina (DOC) (PDF)
  5. Eginiko gastuaren ordainagiriak.
  6. Ekintzari buruzko lau argazki formatu digitalean.
  7. Programa, publikazio eta kartel iragarleen bi ale.

KONTAKTUA

Kultura Saila, Donibane kalea 11, bibliotekako 2. solairua (08:00-14:30).

kultura@oiartzun.eus

943 49 10 34