Kirol jarduerak antolatzeko dirulaguntzak. 2020 urtea.

EPEA: EPEZ KANPO

 

EBAZPENA

2020 Kirol jarduerak antolatzeko Dirulaguntzak. Ebazpena.

HELBURUA

 2020an zehar, Oiartzunen aurreikusitako norgehiagoka araubidez, dirulaguntzak ematea, Oiartzungo udalerrian kirol ekintzak edo jarduera bereziak antola ditzaten. Kirol jarduera horien xedea herrian kirola sustatzea da, eta ez dute irabazi asmorik izango. Gainera, kirol arloan interes orokorrekoak izan beharko dute.

 

PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEA, LEKUA ETA MODUA

Dirulaguntzak eskuratzeko eskabideak deialdia egiten duen organoari zuzenduko zaizkio, eta onuradunak edo hori ordezkatzen duen pertsonak sinatu beharko ditu.

Eskabideak eta inprimakiak behar bezala beteta, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik 30 eguneko (laneguneko) epean aurrez aurre edo modu telematikoan aurkeztu ahal izango dira. 

Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein bitarteko erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak.

 

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOA

Dirulaguntza hauek ordaintzeko, guztira, 13.000 € euroko izendapena eginda dago, Oiartzungo Udalaren 2020 urteko aurrekontuko 1 1102.481.341.00.03.2020 zenbakidun partidaren kontura.

 

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

KONTAKTUA

Oiartzungo Udala
Gazteria eta Kirola Saila
Done Eztebe Plaza 1, behea
kirola@oiartzun.eus
943 49 01 42