GIZA BALIABIDEETAKO ARDURADUN LANPOSTUAREKIKO DEIALDIA

Ikus alboan:

- Oinarriak.

- Onartu eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda.

- Epaimahai kalifikatzailea izendatzea eta lehen azterketa egiteko deialdia.
 

OHARRAK:

1) Izena emateko epea, iragarkiaren laburpena BOE-n argitaratzean zabalduko da; bere egunean adieraziko dugu zein den epea,orri honetan bertan. Beraz, epea zabaldu baino lehenago eskabiderik iritsiko balitzaigu, itzuli egingo genuke.

2) Gaurko BOEn ematen da deialdiaren berri, beraz, IZENA EMATEKO EPEA honakoa izango da: 2019/01/26tik 2019/02/14ra (hau azken eguna). Izena udaletxean eman daiteke Erregistro Bulegoan,  08:00tatik 14:30ak arte, edota laugarren oinarriaren azken pasartean adierazitako eran.

3) Lehendabiziko azterketa,- lehenengo ariketaren A) atalari dagokiona -, 2019ko martxoaren 20an, goizeko 10:00etan, egingo da Udaletxeko Areto Nagusian.

4) Gaitegi orokorreko 12 eta 13. gaiei buruz: 12gn-ean euskarazko bertsioko 4gn azpiatala ez dago ongi, da 4gn atala; eta 13gn gaian ere gaztelaniazkoa dago ongi, hau da I eta III kapituluak dira sartzen direnak.