ADMINISTRARIRAKO LAU LANPOSTUEKIKO DEIALDIA

OHARRAK

Euskarako probarekiko erreklamazioak aurkezteko azken eguna 2019/04/23a izango da, 14:00ak arte.

- IKUS ALBOAN, H.E.-ko probaren EMAITZAK eta horrez gain, erreklamazioetarako orria, "Azternet" triptikoa eta "itsasontzien jokoa"rekiko jarraibideak, bai idazmen eta mintzamen ariketeko fitxak, zein ziurtagiriak eskuratzeko. Hau da, IZENPE txartela eduki behar da eta azternet-eko eskuliburuak irakurri eta baita horien jarraibideak. 5 agiri dira orotara (behetik hasita 3gn-etik gora).

- Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko ahozko saioak, 2019/04/12an burutuko dira. Ikus alboan, azterketa egin behar duzuenon zerrenda, lekua eta hitzorduarekin batera. Excel-eko bi orri dira, 3. eta 4. HE-ko azterketak direnez gero. Zerrenda horietan ez dauden hautagaiak, EZ GAI izan dira idatzizko azterketan.

Erreklamazio epea, IVAP-ek ahozko azterketen emaitzak bidaltzean iragarriko da; horretarako baita ere erakunde horren inprimakiak erabili behar dira, ezen aipatu emaitzekin batera bidali ohi baitute.

- Hizkuntza eskakizuna egiaztatzeko frogen ondoren, ariketa praktiko edo teoriko-praktikoa egiteko deialdia:

·       Maiatzak 2, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan:

  • Idazkaritza: goizeko 8,30etan
  • Kontuhartzaileta: 11,30etan

·       Maiatzak 3, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan:

  • Langileria-kontratazio: goizeko 8,30etan
  • Gizarte: 11,30etan.

Gogoratu, Idazkaritza eta Langileria-kontratazio saileko postuei dagokionez, berariazko oinarritan jasota dagoen bezala, derrigorrezko 4. hizkuntza eskakizuna daukatela ezarrita. Halere, 3. hizkuntza eskakizuna egiaztatzen duten izangaiek hautaketa prozesuan jarraitu ahal izango dute.

Beste bi sailetako postuetan aldiz (Kontuhartzailetza eta Gizarte), 3. hizkuntza eskakizuna dute ezarrita eta eskakizun hori egiaztatu dutenek jarraitu ahal izango dute hautaketa prozesuan.

  

- GAITEGI OROKORREKO 14. GAIA EGUNERATZEA

3/2018 Lege Organikoak 15/1999 Lege Organikoa baliogabetu du, eta Oinarrietan aipatzen diren II. Titulua eta IV. Tituluaren I. Kapituluaren ordez, 3/2018 L.O.-ko II. Titulua (4. artikulutik 10. artikulura, hots irizpideak) eta IV. Titulua (19. artikulutik 27.era, hots tratamendu-jarduerak ) ulertu behar da.

- GIZARTE-ONGIZATE ZERBITZUKO ADMINISTRARI LANPOSTUAREKIKO GAITEGI ESPEZIFIKOKO 10. GAIA EGUNERATZEA

3/2018 Lege Organikoaren eraginez, Gaitegi Espezifikoko 10. gaian, honakoa esan behar du: abenduaren 5eko, 3/2018 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: Pertsonen Eskubideak (11.etik 18. artikulura).

- GIZARTE ZERBITZUETAKO ADMINISTRARI LANPOSTUAREN BERARIAZKO GAITEGIKO 15. GAIAREKIKO

Ikasi beharreko kontzeptuak honakoak dira: "definizioahelburuak (3. eta 4. art.-I titulua); ezaugarriak (7. art.- II titulua-I.Kapitulua) eta erabiltzaileak (8.,9.,10. eta 11. art.-II tilulua-II kapitulua)".

  

- 1. Ariketari (gaitegi orokorra) dagozkion honako fitxategiak ikusteko klikatu ondorengo esteketan:

Dokumentuoi sarbidea izateko azterketara aurkeztutako izangaiek erabiltzaile esparruan nortasun agiriaren zenbakia eta letra maiuskulaz jarri beharko dute (tarterik gabe). Pasahitza esparruan berriz, “administrariak2018” idatzi beharko dute.

Era egokian eta epe barruan aurkeztutako erreklamazioak ebatzi ondoren, Epaimahai Kalifikatzaileak, erreklamazio bat onestearen eraginez 32. galdera baliogabetu eta ordezko aurrenekoa, hots 41gna baloratuta gero, behin betiko emaitza onartzea erabaki du, ezen dagokion estekan ikus baitaiteke.

1. ARIKETAREN BEHIN BETIKO EMAITZAK

Behin betiko emaitzak

Egintza honen inpugnazioa egin daiteke, deialdia arautzen duten oinarrien hamabigarrenean ezarritakoaren arabera

 

 

IKUS ALBOAN:

1.- Oinarriak.

2.- Akats zuzenketa.

3.- Onartuen eta baztertuen behin behineko zerrenda.

4.- Epaimahairen izendapena eta lehenengo ariketarako deia.

5.- Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

6.- 1. frogaren (gaitegi orokorra) behin behineko emaitzak, eta azterketa eta erantzun zuzenen taula.

Dokumentuoi sarbidea izateko azterketara aurkeztutako izangaiek erabiltzaile esparruan nortasun agiriaren zenbakia eta letra maiuskulaz jarri beharko dute (tarterik gabe). Pasahitza esparruan berriz, “administrariak2018” idatzi beharko dute.

7.- 1. frogaren emaitzei buruzko erreklamazio ebazpenen akta.

8.- Ekonomia eta idazkaritza arloetako 2gn azterketei (209/03/14) dagozkien erantzun zuzenen taulak.

9.- Ekonomia eta idazkaritza arloetako 2gn azterketen emaitzak.

10.- Langileria/kontratazio eta gizarte arloetako 2gn azterketei dagozkien erantzun zuzenen taulak.

Kontratazio-Langileriko erantzun onen taulan akats bat egon da: 5gn galderan erantzun ona "D" da eta ez "B". Hori kontuan izan da azterketak zuzentzerakoan.

11.- Langileria/kontratazio eta gizarte arloetako 2gn azterketen emaitzak.

12.- 2. frogaren emaitzei buruzko erreklamazio ebazpenen akta.

13.- Hizkuntza eskakizuna egiaztatu behar duten izangaien zerrenda.