UEUn eta udan euskara ikasle izan direnentzako laguntzak 2014

UEUko ikastaroetan parte hartzen duten langabetu eta ikasle oiartzuarrek laguntza jasoko dute.

UEUko ikastaroetan parte hartzen duten Oiartzungo ikasle eta langabetu guztiek matrikularen eta egoitza gastuen erdia jasoko dute (gehienez ere 185 euro arte) aurten ere. 

Irailaren 12a arte egin daitezke eskaerak. Ikastaroa bukatu eta parte-hartze ziurtagiria jasotzen denetik aurrera aurkeztu daitekez diru-laguntza eskaerak.

Udaletxeko erregistroan aurkeztu behar den dokumentazioa hau da: matrikularen ordainagiriaren kopia, 2013-2014 ikasturtean ikasle edo langabe izan direnaren ziurtagiria eta UEUk ematen duen parte-hartze ziurtagiria.

UEUko udako ikastaroak ekainaren 30etik aurrera izango dira. Ikasleei diru-laguntza ikasle oiartzuarren parte-hartzea sustatzeko asmoz ematen du Udalak, goi mailako hezkuntzan ere euskaraz egiteko eskubidean aurrera egiteko. Ikastaro hauek aurrera ateratzeko, 200 euroko diru-laguntza ere emango dio Udalak Udako Euskal Unibertsitateari.