Urmendi haur-eskola, industriaguneetako hondakinak eta tentsio handiko eremu izateko eskaera aztergai otsaileko plenoan

Hilaren 25ean egingo da udal osoko bilkura, 18:00etan.

Otsaileko udalbatzarreko gai nagusiak Urmendi haur-eskola, industriaguneetako hondakinen bilketa eta tentsio handiko eremu izateko eskaera izango dira.

Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa, Urmendi haur-eskola gisa ezagunagoa dena, izango da otsaileko osoko bilkurako aztergai nagusietako bat. Eusko Jaurlaritzak bere Haurreskolak Partzuergoan sartzeko egindako eskaintza eta udalak horren gainean egindako herri proposamena (Haurreskolak Partzuergoa izatea Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoan sartuko dena) landuko dira.

Udaleko bi alderdiek 2025eko azaroan adostu bezala, aurrerantzean Udalak bere gain hartuko du poligonoetako hondakinen bilketa, orain artean baino eraginkorragoa izan dadin birziklatze-mailari dagokionez; eta errentagarriagoa ekonomikoki. Horren guztiaren kudeaketa eta bideragarritasun teknikoa izango da hilaren 25eko udalbatzarreko beste aztergaietako bat.

Esandakoez gain, udala mamitzen ari den etxebizitza plan integralaren parte, Oiartzun tentsio handiko eremu izateko eskaera bozkatuko da udalbatzarrean.

Zortzi puntuko gai-zerrenda

18:00etan izango da otsaileko udalbatzarra eta zortzi puntuko gai-zerrenda izango da aztergai:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena
  2. Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari 2026 urteko ekarpena
  3. Haurreskolak Partzuergoa – Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoa: etorkizunerako aukeren proposamenari onarpena
  4. Oiartzungo udala GARBITANIA ZERO ZABOR S.L.ren kide izateko erabakia eta partizipazioen erosketa, eta bitarteko propioa izendatzeko proposamena
  5. Oiartzungo udalerria bizitegi-merkatu tentsionatuko eremu deklaratzeko agiriak onartzea eta Jaurlaritzari eskaera igortzea
  6. Oiartzungo udal araubideko etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroa arautzen duen Erregelamenduaren aldaketa
  7. Beste organoen jardueraren jarraipena
  8. Eskari-galderak

Gehigarriak

Urmendi haur-eskola, industriaguneetako hondakinak eta tentsio handiko eremu izateko eskaera aztergai otsaileko plenoan