Herriko kultur agenda berritu dute, ekintza denei toki egiteko

Diseinu berria estreinatu du maiatzeko ekitaldiak jasotzen dituen esku-orriak.

Hilabetez hilabete handituz doa udalak eta eragileek oiartzuarrentzat antolatzen dituzten aisialdirako proposamen kopurua. Azken boladan nekez kabitzen ziren ekintza denak etxez etxe banatzen duten agendan, eta proposamen denei tokia egiteko esku-orria itxura berritu du Udalak. Beharko tokia egin, orain arteko marka guztiak hautsiko baituzte maiatzean. 84 hitzordu prestatu dituzte.

Ohi bezala, Arraguako festak emango diote hasiera auzoetako jaien birari. 6 eguneko egitaraua prestatu dute aurten ere. Maiatzeko gainontzeko egunetan ere egongo da zer gozatua herrian. Ikasturte bukaerako festak, kontzertuak, kirol saioak, ibilaldiak, bertsoa saioak, hitzaldiak… Ikusi hemen datorren hileko aisialdirako agenda.

Gehigarriak

Herriko kultur agenda berritu dute, ekintza denei toki egiteko

Fitxategiak