Landa eremuan Interneteko konexio-zailtasunak dituzten ikasleei zerbitzua eskainiko zaie

Bibliotekako ganbara erabili ahal izango dute eskolak hartzeko, aldez aurretik eskatuta

Oiartzungo landa eremuan Internet konexioa jasotzeko zailtasunak daudela jakitun da Oiartzungo Udala. Landa eremuan bizitzegatik Internet konexiorik ez duten edo kalitate kaxkarrekoa duten ikasleei eskolak jarraitzeko zerbitzua eskainiko die Udalak, ikasturte honetan eskolak hartzeko eredua aldatu dutelako goi mailako ikasketak eskaintzen dituzten ikastetxe batzuek. Egoera horretan dauden ikasleek Manuel Lekuona bibliotekako ganbara erabili ahal izango dute ikasketetarako.

Horretarako, aldez aurretik zerbitzua erabiltzeko eskaera bidali beharko dute ekarpenak@oiartzun.eus helbide elektronikora. Bakoitzaren datu pertsonalez gain (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia), zerbitzua erabiltzeko beharra duten eskola-ordutegia jakinarazi beharko dute.

 

Gehigarriak

Landa eremuan Interneteko konexio-zailtasunak dituzten ikasleei zerbitzua eskainiko zaie