EUDIMAko kide izandako udalak omenduko dituzte bihar intsumisoek

Oiartzungo alkate izan zen Jon Iñarrak parte hartuko du ekitaldian

Bihar, urriak 26, Intsumisio Egunaren 25. urteurrenaren harira Oiartzungo intsumisoek antolatutako ekitaldian EUDIMA osatu zuten udalerrietako ordezkari politikoei eskertza egingo diote, besteak beste. Tartean, garai hartan Oiartzungo alkate zen Jon Iñarrak parte hartuko du.

EUDIMA Euskal Udal Intsumisoen Mankomunitatea izan zen, 1996an sortu zena. 40 udal inguru elkartu ziren eta horietako bat izan zen Oiartzun. Besteak beste, soldadutza egiteko garaian zeuden herritarren datuak Espainiako Defentsa Ministerioari pasatzera ukatu ziren udalerri hauek. Inhabilitzioak eta epaiketak izan zituten horregatik zenbait alkatek.

Oiartzungo intsumiso taldeak 1994ko urriaren 9an gure herrian ospatu zen Intsusmio Egunaren 25. urteurrena dela eta ekintza desberdinak antolatu ditu Espainiako estatuaren derrigorrezko soldadutzaren kontrako mugimendu soziala eta desobedientzia zibila zer izan zen gogora ekartzeko.

Gehigarriak

EUDIMAko kide izandako udalak omenduko dituzte bihar intsumisoek