Eskola Agenda 21 programaren eskualdeko koordinazio bilera izan da

Haurtzaro Ikastolako, Elizalde Herri Eskolako eta Elizalde Insitututko irakasle koordinatzaileak iraunkortasunerako hezkuntza-programa honen ikasutreko hirugarren koordinazio saioan izan dira

Oiartzuarrak Errenteria eta Lezoko ikastetxeetako Eskolako Agenda 21 programaren koordinatzaileekin batera bildu ziren joan den astea. Udaletxeetako teknikariek eta Ingurugela-Ceidako (Eusko Jaurlaritza) arduradunek ere  hartzen dute parte koordinazio saio hauetan.

Ikasturte honetan ELIKADURA eta HONDAKINAK lantzen ari dira ikastetxeak eta bilera honetan, besteak beste, programa nola garatzen ari den partekatzeko eta ikastetxeek udalerri mailako diagnosiari nola helduko dioten definitzeko baliatu dute.

Gehigarriak

Eskola Agenda 21 programaren eskualdeko koordinazio bilera izan da