Ander Garaiar Pikabearentzat izango da aurtengo Kirol Saria

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Ander Garaiar Pikabea atletarentzat izango da Oiartzungo XI. Kirol Saria. Gaztetasuna gaztetasun, Garaiarren kirol ibilbideko lorpen guztiak aitortzeko nahia zein beharra eta atletismoari herrian eman dion lekua nabarmendu nahi izan ditu UKABek, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak. Kirol Saria jasotzeko 32 hautagai-proposamen ezberdin egin dituzte herritarrek aurten eta guztien artetik Garaiar saritzea aukeratu da.

Urriaren 30ean jasoko du oroigarria, herriko kirol klubek, oiartzuarrek eta udalak Landetxe Kultur Aretoan egingo dioten omenaldian (arratsaldeko 19:00etan izango da). Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean eskuratu behar dira.

Azkar etorritako atleta azkarra

2025ean, 18 urterekin eta 20 urtez azpiko atleta gisa egin zuen lehen urtean, bere mailako Espainiako errekorra hautsi zuen, bai 100 metro lauetan (10,29), bai 200 metrokoan (20,74), baita 4x100 metroko erreleboan ere (39,27). Udaberrian izan zen hori. Hilabete batzuk geroago, abuztuan, Europako 20 urtez azpiko txapelketan parte hartu zuen, eta 100 metro lauen lasterketako urrezko domina ekarri zuen etxera.

2026an, martxoan, errelebo mistoan 20 urtez azpiko munduko errekorra egin du eta, maiatzean Gaboronen ospatutako World Relays erreleboen txapelketan izan da. Udan, 20 urtez azpiko Espainiako errekorra hautsi du berriro 100 metro lauetan (10,26), eta horrekin baita Euskadiko errekor absolutua ere. Lesio bat tarteko, ez du aukerarik izan 20 urtez azpiko munduko txapelketan parte hartzeko.

Gehigarriak

Ander Garaiar Pikabearentzat izango da aurtengo Kirol Saria