Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko zalantzak lantzeko udal aholkularitza zerbitzua da Gozagunea, 12 urtetik gorako nerabe eta gazteei zuzendua eta sexologian adituak diren profesionalek emana. Konfiantzazko espazio seguru eta konfidentziala da. Topalekuan (Landetxeko plaza) eskaintzen da eta bertako hezitzaileen bitartez hartu daiteke hitzordua. Zitarik gabe ere erabil daiteke, zerbitzua eskaintzen den egunetan Topalekura joanda; betiere, sexologoak momentu horretan libre badaude.
Orain artean hilean bitan eskaini izan da zerbitzua. Orain, urrian ikasturte berria hastearekin batera, astero, 17:30etik 19:30era; ostegunetan edo ostiraletan, astearen arabera.
Urtea bukatu arteko egutegia
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika