2027ko zerga ordenantzak izango dira aztergai iraileko udalbatzarrean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Uda osteko lehen udal osoko bilkura egingo da irailaren 23an, 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gai nagusiak Arritxuloko oroimen plakari egin zaion erasoa salatzeko mozioa, Xorrola hiri barruko garraio zerbitzuaren kontratuaren esleipena eta 2027ko zerga ordenantzen proposamena izango dira. Ikasturtea aurreikusi bezala hasita, 0-2 eta 2 urteko geletako funtzionamenduari lotutako azken tramite batzuk ere izango dira hizketagai iraileko udalbatzarrean.

Hautetsiek ondorengo 13 puntuak izango dituzte aztergai irailaren 23ko osoko bilkuran:

  1. Aurreko bi batzarrei dagozkien aktak onartzea
  2. Arritxuloko oroimen plakak jasan duen erasoa salatzeko mozioa
  3. Oiartzungo Udalak 0-2 urte bitarteko haurrentzat, beren hezkuntza- eta zaintza-ingurune pertsonal eta kolektiboan, jantoki-zerbitzua ematea
  4. Urmendi eraikinetako hainbat unitateen lagapena Haurtzaro Ikastolaren alde
  5. 2026rako zerga ordenantzaren hirugarren aldaketa: Oiartzungo haur eskolako jangela zerbitzuaren prezio publikoak ezartzea
  6. 2027rako zerga ordenantzak
  7. 2026ko irailetik abendura bitarteko ekarpena Oiartzungo Udal Ikastola Partzuergoari
  8. Oiartzungo udal mugapean bidaiarien hiri-garraio zerbitzua eta horretarako beharrezkoa den autobusaren -Xorrola- hornidura kontratuaren esleipena
  9. 2027. urteko jaieguna berrestea
  10. Berri ematea: 2026/08 kreditu aldaketa
  11. Berri ematea: 2026/09 kreditu aldaketa
  12. Beste organoen jardueraren jarraipena
  13. Eskari-galderak

Gehigarriak

2027ko zerga ordenantzak izango dira aztergai iraileko udalbatzarrean