Iraileko agenda: udako azken egunez gozatzeko dozenaka proposamen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Udako azken egunez gozatzeko eta ikasturte berriari ahal bezain ongien ekiteko hamarnaka hitzordu izango dira irailean herrian. Batzuk abuztuko geldialdiaren ondoren berriz ere martxa hartuko dutenak eta beste batzuk, aldiz, izen propioz agenda gizenduko dutenak.

Kantagiltzako saioa izango da azken horietako bat: Esanezin musikariaz gozatzeko aukera izango da hilaren 6an. Gurutzeko festak, berriz, 11tik 13ra egingo dira. Gogoratzekoa da, baita ere, ikasturte hasierari lotuta, 2026-27 kurtsoko helduen tailerretan izena emateko epea irekiko dela hilaren 1etik 13ra artean (1etik 4ra presentzialki Karaezko lokalean; 1etik 13ra, online). Irailaren 30ean, Killirikupe emakume elkarteak datorren ikasturteko bere ikastaroen aurkezpena egingo du Arizmendienean.

Landetxe Kultur Aretoan “Rondallas” eta “Mi amiga Eva” filmak ikusteko aukera izango da, baita “Renata” antzezlanaz gozatzekoa ere. 

Ikusi hemen iraileko agendako hitzordu guztiak

Gehigarriak

Iraileko agenda: udako azken egunez gozatzeko dozenaka proposamen