Ekaineko udalbatzarrean hemeretzi puntu izango dira aztergai

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Ekaineko udalbatzarra egingo da asteazkenean, hilak 24. 18:00etan bilduko dira udal ordezkariak ondorengo 19 gaiak jorratzeko:

  1. Aurreko batzarrari dagokion akta onartzea
  2. Oiartzungo udal araubideko etxebizitza tasatuen eskatzaileen erregistroaren erregelamenduaren aldaketa. Akats zuzenketa
  3. 2025-2027 ekitaldietarako dirulaguntzen plan estrategikoaren 4. aldaketa
  4. Argiturri Kooperatiba sozietatearen bazkide laguntzaile izateko proposamena
  5. Oiartzungo Hiri Antolaketako Plan Orokorraren 3. aldaketa, udalerriko erabilera turistikoak eta turismo-ostatuko establezimenduen hirigintza-antolamenduari dagokion ordenantza aldatzea, behin behingoz onartzea
  6. Arraguako ARR-1A eta ARR-1B eremuen antolamenduzko hirigintza-hitzarmena
  7. Oiartzungo udal mugapean bidaiarien hiri-garraio zerbitzua eta horretarako beharrezkoa den autobusaren -Xorrola- hornidura kontratua. Kontratazio espedienteari hasiera ematea
  8. Gizarte bazterketa eta ekonomia larritasun egoerei aurre egiteko norbanako eta familientzako laguntzak
  9. 2025eko kontu Orokorraren onarpena
  10.  2026/06 kreditu aldaketa
  11. 2026 ko Gizarte Larrialdietarako laguntzak emateko irizpideak
  12. 2026-01 Preskribatu eta kobraezinen zerrenda (isunak)
  13. Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurralde Plan Sektoriala berrikusteko eta egokitzeko prozeduran udalaren informazioa bidaltzea (berri ematea)
  14. 2026/03 kreditu aldaketa. Gehikuntza: 34.134,80 € (berri ematea)
  15. 2026/04 kreditu aldaketa. Gaikuntza: 13.149,00 € (berri ematea)
  16. 2026/05 kreditu aldaketa. Transferentzia: 40.200 € (berri ematea)
  17. 2026ko kontrol finantzarioko urteko plana (berri ematea)
  18. Beste organoen jardueraren jarraipena
  19. Eskari-galderak

Gehigarriak

Ekaineko udalbatzarrean hemeretzi puntu izango dira aztergai