80 ekintzatik gora prestatu dituzte azarorako

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Inoiz antolatutako ekintza kopuru handiera prest dute Udalak eta herriko eragileek azarorako. Musika kontzertu batek irekiko du azaroa, hilaren 1ean, zehazki Olatz Salvador musikariak eskainiko dunena Landetxe Kultur Aretoan. Ez da baina hilabeteko kontzertu bakarra izango, Izaki Gardenak taldeak azaroaren 15ean egingo baitu berea.

Musikaz gain, azken urteetan bezala, Hitzen Lihoan poesia eta filosofia protagonista dituen ekimen ezberdinak izango dira: besteak beste, ‘Analisi intimo bat’ izenburupean mahai ingurua antolatu dute Miren Guillo eta Maider Galardirekin edota Miren Amuriza eta Leire Vargasen ‘Bizi sintetikoak’ poesia musikatu emanaldia. 

Oroimenaren astea ere antolatu dute udalean ordezkaritza duten bi alderdiek, oroimen historikoa eta bizikidetza lantzen jarraitzeko. Hitzaldiak, argazki proiekzioak, filmak, ipuin kontaketa eta erakusketa bat egongo dira.

Munduko arrozen Eguna, aurretiazko borondateen inguruko hitzaldia, ‘Maspalomas’ filmaren proiekzioa, ‘Aztia’ antzezlana… Ikusi eskaintza guztia, hemen.

Gehigarriak

80 ekintzatik gora prestatu dituzte azarorako