Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Ugaletxo eta Elizalde auzoak lotzen dituen Rafael Pikabea etorbidea da Udalaren eskumenekoa den Oiartzungo errepide nagusi bakarra, gainerako errepide handiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapekoak baitira. Herritarren mugikortasunerako ardatz garrantzitsua da hori eraberritzeko proiektua martxan du Udalak.
Mateoko bidegurutzetik hasi eta herriko plazara bitarte hainbat hobekuntza egiten ari da, guztiak ere Mugikortasun Planean jasotakoaren arabera. 646.765 euro inbertituko ditu horretarako.
Oinez, bizikletan edo garraio publikoan mugitzea errazteko lanak
Mugikortasun jasangarria sustatzea da interbentzioaren helburu nagusia. Batetik, bi autobus geltoki egokituko dira: Mateo inguruan markesina berria jarriko da eta Tolarieta ingurukoa hobetu egingo da. Bestetik, zebra bideak hobetzen eta espaloi zatiak berregiten ari da Udala, oinezkoentzako bide seguru eta erosok sortzeko.
Pikabeneko biribilgunea konpontzen ari da, bertatik pasatzen diren ibilgailuek abiadura zaindu dezaten. Errepideko zoladura hobetzeko lanak ere egiten ari da, beharra dagoen tokietan.
Konbibentzia espazio berriak
Etorbidearen azken zatian (Madalensoro ingurutik plazara doana) eta Tolarietako aparkalekuan egingo dira interbentzio garrantzitsuenak, espazio hauek oinezkoen eta autoen arteko konbibentzia espazio bihurtzeko.
Tolarietako aparkalekuak egoera txarrean daudenez gero, inguru hori guztia txukunduko da eta orain arte bezala, oinezko eta ibilgailuen konbibentzia eremua izango da aurrerantzean ere. Izan ere, mugikortasun planean ongi jasota dagoen bezala, jende asko pasatzen da bertatik oinez, ikastetxeetara edo kiroldegira bidean.
Rafael Pikabea etorbideko azken zatia oinezko bihurtuko da, espaloiari jarraikortasuna emateko. Bertan kokatuko da taxi geltokia ere. Lanak bukatutakoan, ibilgailuek ezingo dute bertatik pasa. Ondorioz, anbulatoriotik gora doazen automobilek Ion Oñatibia kaletik atera beharko dute, Landetxe plazako kaletik alegia.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika