Klasikoak eta berrikuntzak Ugaldetxoko festetan
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
2025. urteko festak amaitzeko Ugaldetxon San Miguelak ospatuko dira asteburu guztian zehar auzoan. Azkenak bai, baina egitarau oparoarekin datoz. Ostiraletan hasi eta astelehena bitarte adin guztientzako eskaintza zabala antolatu dute aurten ere.
Danborrada, goitibeherak eta herri krosa bezalako klasikoez gain, Autobus Magikoa entzuteko aukera izango da larunbat gaueko kontzertuan. Honetaz gain, larunbatak haurrei begirako eskaintza zabala dakar: goizean haiei zuzendutako tailerrak egingo dira eta arratsaldean auzotik altxorraren bila ibiltzeko aukera izango dute etxeko txikienek.
Aurten San Migel eguna astelehena denez, egitaraua luzatu eta besteak beste auzoko jubilatuentzat hamaiketakoa izango da (Intxixu Tabernan jaso behar da txartela aurretik).
Egitaraua:
Irailak 26, ostirala
- Arratsaldeko 18:00etan festei hasiera emateko auzoko dantzariek agurra dantzatuz. Ondoren, auzoko kaleak girotuko dira BURUHANDI eta TRIKITILARIEN laguntzaz.
- Gaueko 19:00ean Auzoko Danborrada auzoan zehar.
- Gaueko 20:00ean ELKARRETARATZEA, OIDULTZ dultzainero taldearekin batera.
- Ondoren, afari-merienda karpan: autogestionatua.
- Jarraian, Orratx taldearen eskutik ANTZERKI GAUA, The Bezbreakers musika taldearen partaidetzarekin.
Irailak 27, larunbata
- Goizean zehar bigarren eskuko azoka egongo da karpa inguruan (euriarekin Kalexako estalpetan).
- Goizeko 10:30etatik aurrera HAURRENTZAKO TAILERRAK karpan.
- Goizeko 11:00etatik aurrera ERRALDOIEN KALE BUELTA auzoan zehar.
- 14:00etan AUZO BAZKARIA karpan (txartelak Intxixun salgai).
- Bazkalostean, BINGO MUSIKATUA.
- Arratsaldeko 17:00etan Altxorraren bila auzoan zehar.
- Ondoren, TXOKOLATADA.
- Arratsaldeko 19:00etan ZURROUNK
- 22:00etan KONTZERTU GAUA:
- DANTZALL SOUND
- AUTOBUS MAGIKOA
- DJ BULL
Irailak 28, igandea
- Goizeko 9:00etan DIANA auzoan zehar, Lartaun Txistulari taldearekin.
- 10:30ean IX. KROSA auzoan zehar.
- Helduak 7.5km eta 14-16 urtekoak 3.7km
- Irabazleentzat sariak eta korrikalari guztientzat hamaiketakoa
- Goizean zehar PUZGARRIAK egongo dira karparen atzealdean.
- 12:00etan TOKA txapelketa karpan (izen ematea 11:45ean).
- Arratsaldeko 17:00etan GOITIBEHERA jaitsiera TXIPITOKO maldan (eguraldiaren baitan).
- 18:30 DANTZA FAMILIAN Ixiar Oriarekin karpan.
- Bukatzeko, SARDINA JATEA ETA 19.30ean ZEZEN SUZKOA.
Irailak 29, astelehena
- 11:00etan MEZA Ugaldetxoko auzo lokalean
- 11:30etan auzoko jubilatuentzat HAMAIKETAKOA (doan izan arren, aldez aurretik jaso behar da INTXIXU TABERNAN)
- Hamaiketakoa egiten den bitartean: Ugaldetxo kantuz, Zaintzadiren eskutik.
Gehigarriak