Hamabi gai iraileko udalbatzarrean
Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Uda osteko lehen udal osoko bilkura egingo dute bihar, hilak 24. 18:00etan izango da, pleno aretoan, eta hamabi gai jorratuko dituzte. Besteak beste, Oiartzun eremu tentsionatu izendatzeko prozesuari hasiera ematea landuko dute hautetsiek. 2026rako zerga ordenantzen aldaketa ere izango dute aztergai. Hauek izango dira hamabi puntuak:
- Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
- Lezo, Oiartzun eta Pasaiako udalerrietako gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonentzako eguneko Arreta Zerbitzuaren Erregelamendua onartzea.
- Construcciones Pagamuño SL. Lanbarren poligonoko LAN-1A azpiaren Xehetasun Azterketa behin betiko dokumentua onartzeko eskaera.
- Oiartzun bizitegi merkatuko tentsio eremuen izendapenerako espedienteari hasiera ematea
- 2026rako Zerga Ordenantzen aldaketa
- Trafikoko Buruzagitza Nagusia erakunde autonomoak eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioak informazioa trukatzeko eta elkarri laguntzeko sinatutako hitzarmenari atxikitzea.
- Musika-eskola zerbitzu publikoa ezartzea. Hasierako onarpena.
- Enplegu-planen eta toki-garapenaren arloko lankidetza-hitzarmena, Oarsoaldea, S.A., Errenteriako Udala, Lezoko Udala, Pasaiako Udala eta Oiartzungo Udalaren artean.
- Berri ematea. 2025-KALD-000005-00 kreditu aldaketaren onarpena.
- Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea.
- Beste organoen jardueraren jarraipena.
- Eskari-galderak.
Gehigarriak