Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Aurten ere, Xanisteban jai ederrak ospatu ditugu Oiartzunen. Udalak oso balorazio ona egiten du, bai antolaketa aldetik baita herritarren parte hartzearen aldetik ere.
Eguraldia lagun, abuztuaren 2tik 6a bitarte, Oiartzungo plazak haur, gazte eta helduz beteta ikusi ditugu. Une zoragarri eta hunkigarriak bizitu ditugu. Egunez zein gauez alaitasuna nagusitu da eta herritar ugarik hartu du parte jai batzordeak antolatutako ekinaldietan. Herriko jaiak topaleku izan dira, lagunak eta familiak elkartzeko aitzakia, baita lagun berriak egitekoa ere. Azpimarratzekoa da ez dela inolako eraso matxista edo arrazistarik izan.
Festak antolatzeko auzolanean buru-belarri ibili diren ehundaka lagunei eskerrak eman dizkie Joana Mendiburu alkateak. “Jai batzordeko kideek 80 ekintza baino gehiago antolatu dituzte eta guzti-guztiak egin dira, inolako ezbehar edo ezustekorik gabe. Eskertzekoa da udaleko langile eta kale garbitzaileek egindako lana, eta bereziki azpimarratzekoa, beste behin ere, oiartzuarrek auzolanerako erakutsitako borondatea. Jaiak ez lirateke inolaz ere direnak izango ekintzak antolatzeko eta txosnetan lan egiteko prest dagoen herritar multzo handi hori gabe. Bejondeizuela eta eskerrik asko modu batera ala bestera zuen alea jarri duzuen guztiei! Gora jai herrikoiak!”
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika